Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zumarraga- Urretxu Bertso Eskolako harribitxiak

Urretxu eta Zumarraga
gure_borda_2007_5_19_maider_eta_jone_kantuan
2007/05/27
Otamotz

Zumarraga-Urretxuko gaztetxoen bertsoeskolak seigarren denboraldia beteko du 2006-2007, etenik gabeikasturtean 2001eko udazkenean hasitako bideari jarraituz; urtetikurtera, bertso eskolan dabiltzan haurren maila gorantz doa etengabe,eta berriek ere gogoz eta zaletasunez ekiten diote bertsoak kantatzenikasteko teknika lantzeari. Makina bat agerpen egin ditugu jendeaurrean, herrian eta herritik kanpo, eta agerpen hauek haurrenzaletasuna eta grina areagotzen dute. Bestalde, ez dugu ahaztu beharbertso eskolak, eskola orduz kanpoko ekimena izaki, bertaratzen direnhaurrengan eragiten duen euskara eta euskal kulturarekiko zaletasunagoraka doala etengabe, baita bertso eskolara bertaratu ez arrenurtean zehar egiten diren hainbat eta hainbat agerpenetan entzuleizan ditugun gainerako haurrengan izaten ari den eragin positiboaere.

Egungo gaztetxoen bertso eskolarenezaugarriak ondorengo lerroetan laburbiltzen dira:

  • Aurtengo ikasturtean, iaz bezala,  hiru talde ezberdin ditugu gaztetxoen bertso eskolan, haurrak bertso eskolan daramaten denboraren arabera talde batean edo bestean banaturik.. Horrela, zaharrenen taldeak 9 haur ditu, bigarrenak 8 haur eta aurten hasi direnen taldeak 9. Guztira, beraz, 26 haur.

  • Ostiralero biltzen gara Urretxuko kultur etxean. Zaharrenen taldeak ordu t´erdiko saioak egiten ditu eta beste bi taldeek ordubetekoak.

  • Materiala etengabe berritzen joatea da bertso eskolaren etengabeko erronka; horrela, hasi berriekin orain hiru urte argitaratutako liburuko ariketak erabiltzen ditugun moduan, zaharrenentzat geroz eta ariketa konplexuagoak asmatzen jarduten dugu astetik-astera, baita geroz eta doinu ezezagunagoak kantatzen ere.

  • Haurrek egindako bertso sortak ere kantatu ohi ditugu sarritan, euren kontura lehiaketetara bidalitakoak eta horrelakoak.

Igaro berri den 2006 urtean ere,klasez kanpoko hainbat ekimen eraman dugu aurrera, bertso eskolanegiten den lana kanpoko jendeari erakusteko.

  • Inguruko bertso eskoletako haurrekin zenbait topaketa eta afari egin ditugu urtean zehar.

  • Martxoan bertsoa: bertsopaper lehiaketako sari banaketan bertso kantari, eta, oro har, ziklo guztian partehartze zuzena (bertso afaria, Iñaxitoren antzerkia, klase irekia…).

  • Apirila hasieran, Bertsozale Elkarteak antolaturiko II. Bertso Eskolen Eguna delako ihardunaldian parte hartu dugu.

  • Segura Irratira osteratxoak: egin ditugu.

  • Udaberrian, eskolarteko txapelketan parte hartu dugu, saio oso txukunak eginaz eta sari bat baino gehiago poltsikoratuz. Aipatzekoa da Amaia Iturriotzek Altsasuko Euskal Herrikoan lorturiko hirugarren postua.

  • Sanjoanetan bertsoak kantatu ditugu suaren inguruan.

  • Zumarragako jaietan bertsoak kantatu ditugu haurren egunean.

  • Zenbait ikaslek Bertsozale Elkarteak antolaturiko bertso udalekuetan parte hartu dute uztailean.

  • Urretxuko jaietako txistu kontzertuan parte hartu dugu abesti batean.

  • Urtean zehar, ikasleek euren kontura hainbat bertsopaper sariketetan parte hartzen dute, sarritan emaitza paregabeak eskuratuz (Lazkao Txiki, Sabino Arana…).

  • 2006ko irailean, ETBko Postdata saioan aste batzuk lehenago grabaturiko Zumarraga-Urretxuko bertso eskolari buruzko erreportaiatxoa eskaini dute.

  • 2006ko abenduan, Luzio Gabiriaren omenezko saioa baino lehen bertsolariekin afaltzeko aukera izan genuen.

  • Gabon aurretik, Ekaitz Goikoetxea, Beñat Gaztelumendi eta Alaitz Sarasola bertsolarien saioa izan genuen. 

Bertsoa lehia soilik ez den arren,hori ere bada, eta aurten ere eskolarteko txapelketan parte hartudugu, emaitza ezin hobeak lortuz. Horrez gain, bestelako zenbaitsariketatan ere eskuratu ditugu sari ezberdinak (Lazkao Txikisariketa, Sabino Arana sariketa,…). Eskolarteko Txapelketarekinlotuta, txapelketa bera ospatu aurretik topaketa eta entrenamendusaio ugari egin ditugu Ordiziako bertso eskolako haurrekin, eta horioso positiboa da inguruko bertso eskolen arteko harremana sakontzealdera.

  Datozen hilabeteetan bideberetik jarraitzea da gure asmoa, haurrak zaletzen eta bertsoaaitzaki gisa harturik elkarrekin une gozoak pasatzen. Martxoanbertsoan parte hartzeaz gain, udaberrian bertso eskolen egunean partehartuko dugu, baita eskolarteko txapelketan ere. Eta herrikogainerako taldeek gaztetxoen bertso eskolari eginiko eskariakbetetzen ere pozik jarraituko dugu. Une honetan, apaltasun handienaz,lasai asko esan dezakegu Gipuzkoan gutxi direla, gaur egun,Zumarraga-Urretxuko gaztetxoen bertso eskola baina indartsuagoak,azpiegitura, haur kopuru eta, zergatik uka, ilusioari dagokionez.


Honaino, hain zuzen, 2006ko memorian jasotakoa. 2007an seguru izan aurrekoaz gain beste koskatxo bat gora egingo dutela gaztetxoen bertso eskolakoek. Adibide bat jartze aldera, egun hauetan egiten ari den Gipuzkoako Eskolarteko 27. Bertsolari Txapelketara hamabi ume aurkeztu ditu bertso eskolak txikien mailan eta bat handien mailan. Txikien mailako umeek bost taldetan hartu dute parte, hortaz, ez da harritzekoa datorren ostiralean Bergarako pilotalekuan egingo den finalean hamabi horietatik seik kantatzea.

Zintzo Mintzoko batzordekook konforme gaude gaztetxoen bertso eskolako arduradunekin "Une honetan, apaltasun handienaz,lasai asko esan dezakegu Gipuzkoan gutxi direla, gaur egun,Zumarraga-Urretxuko gaztetxoen bertso eskola baina indartsuagoak,azpiegitura, haur kopuru eta, zergatik uka, ilusioari dagokionez", baina bakoitzari berea eta zuei zuek lanaren bidez lortu duzuena. Horrelako lanek bertakoago, zumarragarrago, urretxuarrago, sentiarazten baikaituzte. Zorionak!


zumaia_2007_5_11_amaia_leire_eta_maddalen
Amaia Iturriotz, Leire Akizu eta Maddalen Akizu Zumaiako saioan (2007-5-11) agurra kantatzen 
Jon Mendizabal eta Sara Urrestarazu Irati Artetxe eta Nagore Arzallus azkoitiarrekin kantuan Ordizian (2007-5-18)  ordizia_2007_5_18_jon_eta_sara
 ordizia_2007_5_18_jone_eta_iker Jone Alberdi eta Iker Azpeitia Beasaingo Gemma Urteaga eta Zegamako Joanes Etxaiderekin kantari Ordizian (2007-5-18)
Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolakoak Ordiziako saioa hasi aurretik (2007-5-18)
Zutik, ezkerretik hasita: Gemma Urteaga (Beasain), Amaia Iturriotz, Jone Alberdi, Mikel Iturriotz eta Sara Urrestarazu.
Eserita, ezkerretik hasita: Jon Mendizabal, Beñat Torres, Ane Agirre, Edurne Plazaola eta Iker Azpeitia.
 ordizia_2007_5_18_talde_bikaina
 legazpi_2007_5_25_edurne_eta_arkaitz Edurne Plazaola eta Arkaitz Aizpuru Idiazabalgo Joseba Agirrezabalekin agurra egiten Legazpin (2007-5-25)
  Beñat Torres, Mikel Iturriotz eta Ane Agirre kantuan Legazpin (2007-5-25)  legazpi_2007_5_25_benat_mikel_eta_ane
 legazpi_2007_5_25_manex  legazpi_2007_5_25_talde_ederra
 Manex Mantxola emandako lau oinekin bertsoa osatzen Legazpin (2007-5-25)  Goiko ilaran: Arkaitz Aizpuru eta Iker Azpeitia.
Erdiko iladan (ezkerretik hasita): Edurne Plazaola, Amaia Iturriotz, Joseba Agirrezabal (Idiazabal), Mikel Iturriotz, Beñat Torres, Ane Agirre eta Leire Akizu.
Aurreko mailan: Maddalen Akizu

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT