
Aurtengoan ere
Xabier Ormazabal kidea gogoratuko dugu, bere izena eta izana. Alpinismoaren espiritua ondoen erakusten duen irudiarekin eta dagokion sariarekin gogoratu nahi dugu», diote antolatzaileek. Bere izena eramango duen sari horrek 150 euroko dirusaria izango du. Beste 5 sari ere egongo dira: bildumarik onenari 400 euro; bigarren bildumari 250, hirugarrenari 150; herriko bildumarik onenari 150 eta herriko bigarrenari 100. Sari banaketan saritutako lan guztiak ikusteko aukera egongo da. "
Mendia eta naturarekin zerikusia duen edozein lan onartuko dugu" diote antolatzaileek. Lanak Urretxu nahiz Zumarragako kultur zerbitzuetan aurkeztu daitezke,
urriaren 19a baino lehen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide