![santa_isabel_copia](https://www.otamotz.eus/site/files/2007/06/santa_isabel_copia.jpg)
Ekitaldi ugari lotzeko dauden arren, aurkeztu dute aurtengo Santaisabeletan. Festak ekainaren 29an hasiko badira ere ekainaren 25ean jolas parkea jarriko dute Euskadi plazan. Berrikuntza gutxi aurkeztu badira ere, ekitaldi ugari izango dira, eta pasa den urteetan arrakasta izan dituztenak errepikatuko dituzte, hala nola goitibehera lehiaketa, errekorte erakustaldia, eta abar.
Diego Calvo kultura zinegotziak esan duenez, aurten atentzioa deitzeko zenbait ekitaldi izango da. Danborradaren ostean, esate baterako Golden Apple Quartet laukotea izango da Euskadi plazan gaua beraien ahotsekin gozatzeko. Umeentzako Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak izango dira Kalebarrenen.