
“Sunrise” eta “Nosferatu”filmak bezala, F.W. Murnau alemaniarraren beste maisulan bat da “”Elúltimo” edo "Der letzte mann". Berlingo Hotelentzutetsu batean lan egiten duen atezaina da filmeko protagonistanagusia. Emil Jannings handiak antzezten duen pertsonaia harro dagobere lanaz eta daraman uniformeaz, eta bere lagun eta auzokideenerrespetua eta mirespena ditu. Zahartzen ari da ordea eta atezaingazteago bat kontratatzen du hotelak, bera komunetako arduraduneginez. Umilazioa eta lotsa jasanezinak dira eta egoera latz hau nolahala ezkutatzen saiatuko da. Gizarteak gupida eta errespeturik gabegizakia nola zapaltzen duen ikusteko erakusgarri bikaina da filma.Inongo zalantzarik gabe inoiz egin den filmik onenetakoa da "Derletzte mann", drama hunkigarria da eta gutxitan lortu denindarra dute film honetako irudiek. Aukera paregabea, beraz, haubezalako filma ikusteko; gainera, zuzenean musika banda batezlagunduta izanda, bada zer esanik ez.