
Egun bakoitzean hiru bikotek hartuko dute parte eta programa hauetako irabazleek jokatuko dute finala ostegunean. Finalera iritsi eta irabazle suertatzen den bikoteak honako sari hauek irabazi ditzake, asmatutako erantzun kopuruaren arabera: MP4ak, familia osoarentzako bidaia PortAventurara edo familia osoarentzako bidaia Eurodisneyra.
Gaurko saioan, Ane Jauregi eta Leire Akizuren arerioak Ondarroako Nora Casais eta Amaia Dieguez, eta Gasteizko Mikel Azkarreta eta Eneko Cledú izango dira.
Datorren asteleheneko saioan, Jone Alberdi eta Eider Ballinarekin batera lehiatuko direnak Donostiako Joseba Mujika eta Beñat Irizar, eta Markinako Jon Mandiola eta Julen Goitiandia izango dira. Hiru bikoteak argazkian ageri dira, Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezleekin batera.