Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Gipuzkoako EAk Pello Gonzalez proposatu du Ogasun diputatu izateko

Urretxu eta Zumarraga
pello-gonzalez
2007/07/11
Otamotz

Elkarrizketa hau Noticias de Gipuzkoa egunkarian agertu zen.

Urretxuko alkatetzan 12 urte eman ondoren, Pello Gonzalezek Udala utzi du ekainean. Berarekin hitz egiten izan gara urte hauetan guztietan egindako lanari buruz, azken legealdi honetako tirabirez eta etorkizunerako dituen asmoez.

Zein da legealdi honetako balorazioa?

Gure programan zetozen proposamen guztiak aurrera atera ditugula uste dut. Etorkizuneko herri ereduaren oinarriak bi ziren: 440 etxebizitza eta errepide berriak. Industria garatzeko alternatibak bilatzeaz eta ikastola berriaz ere hitz egin zen. Hori guztia jasotzen duten Arau Ordezkatzaileak onartzea lortu dugu, baina uste baino zailtasun gehiago izan ditugu. Balantzea positiboa da, gure proposamenak datozen lau urteetan garatu ahal izango baitira.

Zeintzuk izan dira azken lau urteetako egitasmo garrantzitsuenak?

Aurreko legealdian birgaitze egitasmoa abian jarri genuen. Obra handiak egin dira: Areizaga plazan, Labeagan, Kalerrotan, Belaustegin… Asmoa oinezkoei lehentasuna ematea da. Alde zaharrak eman duen aurrerapausoa ere azpimarratzekoa da. Beharbada, beste operazio batzuk aurrera atera ez direlako eta etxebizitza beharra zegoelako gertatu da.

Zer diozu azpiegiturez?

Gainzuriren eraikin berria, haurtzaindegia eta Labeaga aretoa egin dira. Iparragirreren museoa falta da. Datorren urte hasieran irekiko da. Beste helburu bat bidegorria Legazpiraino luzatzea zen eta hori ere lortu da. Udarako Azkoitirainoko tunelak argiztatuko dira eta Antzuola eta Urretxu-Zumarraga lotzeko aukera ere sortu da.

Eta industriaz, zer diozu?

Mugitegiko 16.000 metroak bukatu dira eta lurzoru gehiago lortzeko lan egin dugu. Irimo inguruan gain, Erratzu-Deskargan ere industria lurzorua eskaini nahi dugu.

Legealdi honetan makina bat hika-mika izan dituzue EA eta EAJ gobernu kideek.

Legealdi gatazkatsua izan da. Alderdien arteko konplizitatearekin hasi genuen: PSE-EEk EA eta EAJrekin bat egin zuen egitasmo askotan, baita Herribidek ere. Zoritxarrez, Arauen gaiarekin konplizitatea hautsi egin zen. Lehen arazoak EAJren herriko batzordearekin izan genituen, ez Udalean dituzten ordezkariekin. Ezulertuen atzean arrazoi politikoak zeudela uste dut. Arauak EAJren babesik gabe onartu behar izan genituen. Dena den, datorren legealdian egitasmoak ahalik eta adostasun handienarekin atera nahi ditugu aurrera.

Hauteskundeen gertutasunak zeresanik izan duela uste al duzu?

Hauteskunde kalkuluak nagusitu direla uste dut. Horrek EAJren postura aldarazi du. Ezin da sei urtetan ereduaz ados egon, hauteskundeetara eredu horrekin aurkeztu eta azken unean trabak jarri. Haustura nahi zuten, bakarka aurkezteko. Kontuan izan behar da, printzipioz koalizioa berretsi behar zela eta PNV herrian gure atzetik dela.

Urretxun EA koalizioaren aurka egotea eta EAJ aurka deigarria izan da.

EA-EAJ koalizioa gure herriaren oinarria izan behar da, baina herrikoen handinahiarekin topo egin dut. Ez dut ulertzen EAJk zergatik bozkatu zuen Arauen kontra, Irimokoa aldatu baikenuen. Gobernu taldea hausteko estrategia politikoa izan dela pentsatzea besterik ez zait gelditzen. Dena den, oraindik ere, EAJrekin gobernatu beharra dugula uste dut oraindik. Hauteskundeak pasa dira eta gauzak bere onera itzuliko dira.

Zumarragako Udalarekin ere arazoak izan dituzu.

Balantzea ez da ona. Bi herriotako alderdiei eta zinegotziei hirigintzan eta plangintzan elkarrekin lan egitea eskaini diet. Bi baldintza bakarrik jarri ditut: adostasuna egotea eta gastuei herri bakoitzak dituen biztanle kopuruarena arabera aurre egitea. Diagnostiko bateratua behar dugu. Izan ere, batek hartutako neurriek bestearengan eragina dute. Gauza pentsaezinak lortu direla ere esan behar da: kulturan eta Santa Lutzi jaietan programa bateratuak, kirol taldeei dirulaguntzak emateko hitzarmena…

Zer dela eta uste duzu eman direla arazoak?

Aldameneko herriaren aurka aritzeak hauteskundeetan emaitza onak lortzen laguntzen duela uste bada… Areizaga plazako eta errotondako ikuskizunak negargarriak izan dira. EAk orain arte bezala jarraituko du: Zumarragarekin hitz egiten jarraituko dugu, inposaketarik gabe, eta ahalik eta gauza gehien adostuko ditugu. Bi Udalok trafiko diagnostikoa ontzat emango dugula esan dugu eta horrek itxaropentsua izatera narama. Gainera, biok Arauak martxan ditugu eta hori ere ona da.

Zer nolakoa da bi alkateen arteko harremana?

Beharrezko kontaktuak ditugu, baina gure arteko harremana ez da guztiz ona. Dena den, gure lanak behartzen beharrezkoak ditugun bileretan topo egiten dugu. Azkenaldian gertutasun handiagoa ikusi dut.

Azkeneko urte eta erdi hau izan al da Udalean bizi izan duzun gogorrena?

Aktibitate politikoa gogorra da. Administrazioko lana nolakoa den eta egitasmoak zein konplexuak diren ikusita, lau urte gutxi dira. Udalbatza berriak ideiak eta proiektuak ditu eta nola gauzatzen diren ikusi nahi du. Zortzi urteko epea da onena. Gehiago egotea ez da ona, ez instituzioarentzat eta ezta pertsonentzat ere. Beharbada, zegokidan denbora gainditu dut.

Zertan aldatu da Urretxu 16 urte hauetan?

Egungoa eta ordukoa arras ezberdinak dira. Egitasmo handiak atera dira aurrera eta poztasun hori da gelditzen zaidan handiena. Heldu ginenean ekonomi egoera oso txarra zen. Herri eredu bat zehaztu genuen eta aurrera atera dugu. Urretxuko Udala txiroetakoa da eta diru sarrera berezirik ez dugunez, biztanleen eta industriaren menpe gaude. Ezin dugu biztanlerik galdu eta industria erakarri beharra dugu. Gure helburuetako bat zorrari aurre egitea zen, egitasmo estrategikoetan murgildu ahal izateko. Udala martxan utziko dugu, erreleboa nabaritu ez dadin. Gainera, berriek dirua

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT