Udan nobedade gutxi. Hobe atzera egin eta klasiko bat aipatzea. Atzo, gaur eta beti entzungo den diskoa da Massive Attacken Blue Lines (1991) jeniala. Bristolgo (Ingalaterra) taldearen aurreneko lana da eta musika egiteko modu bat asmatu zutela esan daiteke.
Elektronika dotorea biluzik hartu, eta drum & bassarekin, raparekin, poparekin eta abarrekin jositako jantzi ederrak egin zituzten. Eta horiei bizia emanez, soulez beteriko ahotsak. Gogoangarriak dira Unfinished Sympaty mitikoa, Safe From Harm iradokitzailea edota Be Thankful for What you got izugarria. Euren soinua Trip Hop izenarekin bataiatu zuten Ingalaterran. Molde bereko hainbat talde sortu ziren euren eraginpean: Portishead, Morcheeba… Zazpi disko kaleratu dituzte, zortzigarrena ateratzear dago eta Underground Weather izango du izena.
Igor Susaeta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide