
Zumaian bizi zara, baina zumarragar peto-petoa zara.
Jendeari bi titulu handi ditudala esaten diot:Zumarragakoa izatea eta Eliz-Kale zaharrekoa, gainera. Nire amaBerroeta baserrikoa zen eta aita donostiarra, Uliakoa. Amaksukaldaritza ikasi nahi zuen eta Arzak sendiarengana joan zenneskame. Han ezagutu zuen aita. Ordiziara ezkondu ziren eta nirearreba zaharrena, Julita, bertan jaiotakoa da. Gero, Zumarragaraetorri ziren. Gainontzeko zortzi anaia-arrebak hemen jaio ginen.
Ama sukaldari ona izango zen.
Oso emakume saiatua zen. Familia aurrera ateratzekobeltz lan egin zuen. Jaka familiaren butaka lantegirako ere aritzenzen.
Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?
Bizitza zoragarria zen. Tope jolasten genuen. Ez ginengeldirik egoten. Eskolara mojetara joaten ginen, eliza ondora. Zazpiurte betetakoan Hermanoetara joan nintzen, hamabost urte bete nituenarte.
Garai hartan gerra bizi izan zenuen.
Bai… Mugitua eta jakin-min handikoa nintzen. Erreketebat kanposantura hilda ekarri zutela jakin nuen eta lagunei joateaproposatu nien. Bakarrik joan nintzen eta autopsia gelako sarrailarenzulotik gizon ikaragarria zela ikusi nuen. Halako batean mugitzerazihoala iruditu zitzaidan eta korrika bizian atera nintzen handik.Milizianoek Belokin egindako trintxerak eta Francoren jarraitzaileakZumarragan sartu zireneko tiroak ere gogoratzen ditut. Jainkoariesker, anaia guztiak gazteak ginen eta ez ginen frontera joan.
Garai gogorrak izango ziren. Are gehiago, abertzaleakizanik.
Jaio ginenetik etxean abertzaletasuna irakatsi ziguten.Dena den, ez ziren Sabino Aranaren jarraitzaileak. Sentimenduabertzaleak zituzten, baina karlistak ziren. Gure aldamenean nafarbatzuk bizi ziren, Francoren aldeko karlistak. Irratian BBC edo RadioParis entzun nahi genituenean, guztiok inguruan manta bat gaineanjarrita jartzen ginen, bizilagunek zertan ari ginen entzun ezzezaten.
Non hasi zinen lanean?
Berriotxoanean. Urretxura joaten naizen bakoitzean garaihaiek gogoratzea tokatzen zait, erreka ondoko tximinia handia lantegihartakoa baitzen. Gaztetan puntara igotzen nintzen.
Umetatik abila zinen, beraz.
Eskalada eta espeleologia zaletasuna Eliz-Kalen sortuzitzaizkidala pentsatu izan dut askotan. Eitzagatik erreka txiki batetortzen zen eta Mertzedariatarren parean tunel batean sartzen zen.Luistarren egoitzaren ondoan zulo bat zegoen eta erreka handikpasatzen zela zioten. Pospolo batzuekin sartzen ginen. Jakin-minanuen, toki ezkutuetan zer zegoen jakin nahi nuen. Eskaladan ereumetan hasi nintzen. Trenbidearen tunel ondoan harriekin egindakomalda gogorra zegoen eta lasterketetan ibiltzen ginen.
Lanean Berriotxoanean hasi zinela esan duzu. Zeregiten zenuten bertan?
Osaba batek, Jesus Segurolaren aitak, txakur txiki batoparitu zidan Jaunartzea egin nuenean. Berehala egurrezko kutxa bategin nion eta amak arotza izateko balioko nuela pentsatu zuen. Horidela eta, Berriotxoarengana bidali ninduen. Izan ere, bertanaltzariak egiten ziren. Dena den, makinetan eta mahai eta aulkitolesgarriak muntatzen jarri ninduten. Ordu asko sartzen genituen,batez ere eskaerak entregatu behar zirenean. Bi alditan 35 ordujarraian lan egin nuela gogoratzen dut. 21 urte bete nituen arte egonnintzen bertan. Gaixotu eta irten egin nintzen. Lauzpabost urtetangaixo nengoela jarraitu nuen, baina azkenean giltzurruna kenduzidaten. Ondoren, hura gertatu izan ez balitz bezala bizi izan naiz.
Non gehiago aritu zinen lanean?
Orbegozon, bulegoan. Materialaren sartu-irtenakkontrolatzen nituen eta laminazioko langileen nominak egiten nituen.600 bat langile ziren eta nominak astero egin behar ziren, eskuz.Askotan, lana etxera eramaten nuen. Mendira joan nahi nuela esatennien, baina ez zidaten oporrik eman nahi.
Nolatan bukatu zenuen Zumaian?
Orbegozok behar zituen lingoteak eta ikatza itsasozheltzen ziren Zumaiara. Deskargen arduradun bidali ninduten, 40 baturterekin. Zumaiako portua itxi zuten arte aritu nintzen bertan.Horrenbeste urte enpresan aritu eta gero, kalera bidali ninduten.1970 inguruan gertatu zen hori. Oraindik gaztea nintzen eta krisiizugarria zegoen. Kirol denda jarri genuen. Emaztea Zumaiakoa da,baina mendian ezagutu nuen, bere herrira lanera joan aurretik.Ezkondu ginenean Zumarragan jarraitzen nuen lanean eta eguneromotorrean joaten nintzen lanera. Gero, gainera, errelebotan jarrininduten. Seietarako joan behar izaten nuen lanera.
Gogorra, beraz.
Bai, baina motorrean ibiltzera ohituta nengoen. MontBlanc igotzeko, adibidez, motorrean joan nintzen Chamonixera.
Nolatan zara mendizalea?
Zumarragako mendietan hasi nintzen. Beranduago, AnjelCruz Jakak Hiru Erregeen Mahaira txangoa antolatu zuen eta lagun askojoan ginen. Gero, Anetora joan nintzen. Handik, Picos de Europara.Abuztuan Mont Blanc mendiaren gailurrera igo nintzela 50 urte egindu. Entrenatzeko, igandero Donostiara joaten nintzen. Mont Blancmenditik itzuli nintzenean mendizaleek deitu egiten zidaten nirekinhitz egiteko eta nik egin nuen hanka-sartzea ez egiteko esaten nien.Izan ere, Zumarragatik Donostiara joaten nintzen entrenatzeko. MontBlanc-era joateko, ordea, behetik gora egin behar da! Ibilbideluzeetarako prestatu nuen neure burua, baina nire birikak ez zeudenaldapak igotzera ohituta.
Hala ere, gailurra zapaltzea lortu zenuen.Euskaldunen artean, lehenengotakoa izango zinen.
Urtebete lehenago-edo, hiruzpalau euskaldun hil zirenbertan. Gertaera hark bultzatuta joan nintzen, beharbada. Hiru lagunjoan ginen, bi herrikoak: Santi Gutierrez eta ni. Santi etahirugarren laguna moto batean joan ziren eta ni beste batean. Nikekipajea eraman nuen. Motorra Ormaiztegira ezkondu zen FelixIllarramendi eskolako lagunak utzi zidan. Autoa erosi zuen etamotorra nahiko baztertua zuen. Arantzazura joateko eskatu nion, bainanire asmoa bidaia luzeagoa egiteko proba egitea zen. Bigarrengozeskatu nionean, Mont Blanc-era joateko, hura non zegoen ba al nekiengaldetu zidan. Azkenean utzi zidan eta motorra nahiko hondatutaitzuli nion. Izan ere, bide estu batean frantses armadako kamioibatek sorora bota ninduen.
Ondo moldatu al zinen Mont Blanc-en?
Joan ginen hiru lagunotatik nik bakarrik igo nuen. Azkenzatia Alemaniako bikote batekin egin nuen. Azkeneko aterpean atsedenhartzera gelditu ginela eta mantak izoztuta zeudela gogoratzen dut.
Nolatan hasi zinen espeleologian?
Betidanik gustuko izan dut. 1956an topaketak izan zirenArantzazun eta ordurako nire abizena zeraman taldea sortua nuen.Hemengo espeleologoen buru Felix Arkaute zen, baina nik ez nuenezagutzen. Topaketetan Arantzazu ondoko leize batera joan ginen etaArkautek botak kentzeko esan zigun. Niri ez zitzaidan aginduak ematendituen jendea gustatzen eta kasurik ez egiten saiatu nintzen: nikneuk botak kendu nituen, baina nire kideak bizkarrean hartuta pasatunituen putzutik. Aurrerago estalagmita bat lurrean botata zegoen etaArkautek "ya habran sido los de Zumarraga" esan zuen.Beregana joan eta Zumarragakook kobazuloak berak bezainbeste edogehiago errespetatzen genituela eta ezer jakin gabe inor salatzea ezzela bidezkoa esan nion. Hurrengo urteko topaketetan Arkautek gugatikgaldetu zuen, ea zer taldetan parte hartu nahi genuen. Garrantzihandiagokoan parte hartu nahi genuela esan nion eta ea eskalakerabiltzen bagenekien erantzun zidan. Ez genekien, baina baietzerantzun nion. Ederra egin nuen! Lehena jaistea tokatu zitzaidan etalagun batek emandako azalpenekin eskala erabiltzen asmatu nuen. Porrueginda itzuli nintzen. Harrezkero, Arkaute eta biok lagun minak eginginen.
Karrantzako Torca del Carlista zulora jaisten lehenaizan zinen.
Bi leize zeuden egiteko: Torca del Carlista eta La granruptura. Guri bigarrena tokatu zitzaigun. Atsekabe handia izan nuen,zuloa oso txikia baitzen. Kanpamentuan geundela, Torca del Carlistanegon zirenak etorri ziren. 30 metro bakarrik jaitsi zituztela etaondorengoa ikaragarria zela esan zidaten. Arkauteri jaisteko baimenaeskatu nion. 30 bat metro jaitsi ondoren, azpian hutsune izugarrianabaritzen zen. Harri bat bota eta kontatzen hasi nintzen. Hamaikaarte kontatu nuen! 100 eta 120 metro inguru gelditzen ziren. Hurazulo puska! Zorionez, putzurik ez zegoen.
Datorren urtean 50 urte betetzen dira Torca delCarlistan izan zinenetik eta berriro jaitsi nahi duzu.
Antioko Amabirjinaren irudi bat jaitsi nahi dut, bainaherriak emanda eta herriaren izenean. Horretarako, alkatearekin izannaiz. Iaz inguru hartan izan nintzen eta semeak pixka bat jaitsiziren. Ni ere jaistea nahi zuten. "Gaur ez, baina datorrenurtean edo hurrengoan bai" esan nien.
Berriro jaitsi nahi baduzu, entrenatu egin beharkoduzu.
Lehen eskalak erabiltzen ziren eta egun beste teknikabatzuk erabiltzen dira. Semeei irakatsi egin behar didatela esatenari natzaie.
Zuloak izan berezia du benetan…
Aspaldi aurkitu zuten, baina urte asko pasatu ziren inorjaitsi aurretik. Kondairak dioenez, karlisten kapitain bat bertatikpasatzen zen soldaduen soldatarekin eta handik behera amildu zen.Jaitsiera hasi nuenean, karlista aurkitzen banuen bere burua etaezpata igoko nituela agindu nien. Bestalde, bagenekien bertanizandako madrildar batzuei karburo potoa erori zitzaiela. Karburopotoa azaldu zen, baina kapitaina ez. Alu ederra hura… soldaduendiru guztiarekin ihes egingo zuen!
Sekulakoak egingo zenituen leize bila…
Urbian zulo interesgarri bat zegoela entzun nuen.Artzain batengana joan nintzen informazio bila, baina ez zuen hitzegiten. Zigarroa eskaini nion eta ez zuela erretzen esan zidan,emaztearentzat gozokiak eskaini nizkion eta hark ez zuela halakorikjaten esan zidan… Zer edo zer esan arte han gelditzea erabaki nuen.Halako batean aspertu zen eta zertarako joan nintzen galdetu zidan.Leizearen bila nenbilela esan nion eta berak diruaren bila joannintzela erantzun zidan. Zuloa erakutsi zidan, baina urrea aurkitzenbanuen berarekin gogoratzeko esan zidan.
Francoren garaian ikurrina jendaurrean erakusteko eresekulakoak egin omen zenituen.
Ikurrina ahalik eta toki gehienetan jartzen saiatzenginen. Eliz-Kalen sekulako San Joan sua egiten genuen eta baitazuhaitza jarri ere. Puntan, urte batean Jesusen Bihotzaren ikurrajartzen genuen, zapi zuri-gorria, eta hurrengoan Amabirjinarena, zapitxuri-urdina. Jesusen Bihotzarena jartzea tokatzen zen batean,lizarraren adar bat erdian sartu nuen eta hala zuria, gorria etaberdea elkarrekin jarri nituen. Beno! Hurrengo egunean sekulakoiskanbila sortu zen. Guardia Zibila etorri zitzaigun, ikurrina jarrigenuela-eta. Zerrakoei trontzarekin zuhaitza botatzeko agindu zieteneta nik erortzera zihoanean ahalik eta indartsuen bultzatzeko esannien. Hala, adarra askatu egin zen. Ondoren, Artiz alkateak deituzigun. Halako istiluetan ez sartzeko esan zigun, Espainiako banderajartzeko. Hori ez genuela sekula egingo esan genion. Bera falangistazen, baina gizon ona.
Egia al da Zumarragako kanpandorrera igo zinelaikurrina jartzera?
Hala da. Gauez eta inori ezer esan gabe egin nuen.Gurutzera heltzea asko kostatu zitzaidan eta gainean jarri nintzeneanaurrera eta atzera hasi zen: oszilazio handia du. Hautsiko zela ustenuenean, beste aldera egiten zuen. Behera begiratu eta jende askobildu zela ikusi nuen. Mutiko bat argazkiak ateratzen ikusi nuen etaamore eman behar izan nuen.
Polizia-etxean behin baino gehiagotan izango zinen…
Guardia Zibil bat atzetik izaten nuen. Nire motxilanG.E.A. nuen bordatuta eta zer esan nahi zuen jakin nahi zuen. GrupoEspeleológico Arana zela esan nion, baina berak ez zuensinetsi. Gora Euskadi Askatuta adieraztea nahi ote zuen galdetu nion,nik ere hori nahi nuela, baina ez zela hala..
Askotan etortzen al zara oraindik Zumarragara?
Ez. Lehen igandero etortzen nintzen, bi lagunengana:Santi Gutierrezengana eta koinatuarengana. Txikiteoa egiten genueneta gero arrebaren etxean bazkaltzen nuen. Biak hil ziren etaetortzeari utzi nion.