
Martxoaren 15ean Alderdi Zaharreko hamabost eraikin aukeratu zituzten.Horietatik, ordea, bi bota egin behar zituzten. Hortaz, azkeneanhamahiru plaka ipini dituzte eraikin historikoetan, eta bi gehiagoAreizaga plazan.
Plazan jarritako plakan Zufiaurre zubiaren historia aipatzen da.Horrela, hasiera batean eraikin historikoetan ipini behar zituzten biplaka zubiaren aztarnen ondoan ipini dituzte, bat euskaraz eta besteaerdaraz.
Koldo Argandoña udal artxibariak egin du eraikinen aukeraketa, baitatestuak idatzi ere. Plaketan agertzen diren argazkiak Luis MariTellezek atera ditu, eta marrazkiak Ramon Sanchezenak dira. Plakak udallangileek ipini dituzte.