Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Goierriko Hitzak 3 urte bete ditu

Urretxu eta Zumarraga
2007/10/06
Otamotz
Eguneroko informazioa euskaraz kaleratzeko helburuarekin sortu zen Hitza Goierrin, Euskal Herriko bosgarrena, Tolosaldeko, Oarsoaldeko, Lea Artibaiko eta Urola Kostakoaren senide. Geroztik Donostian eta Busturialdean ere ikusi dute argia. Hasiera-hasieratik euskararen normalizazioan eragiteko helburua izan du Goierriko Hitzak, eta egunkarien esparruan bertako hizkuntzan zegoen hutsunea betetzekoa. Herri aldizkariak Goierritarra behealdean eta Zintzo Mintzo elkarteak ateratzen duen Otamotz Urretxu-Zumarragan izan zituen aitzindari.

Egituraketa anitza

Hiru zutabetan oinarritzen da gaur egun Goierriko Hitza eta Goierritarra hamabostekaria argitaratzen dituen Goierriko Hedabideak enpresa. Euskarazko Komunikazio Taldeak eta euskara elkarteek osatzen dute %80. Hirugarren hanka gizarte eragileena da; edozein motako elkarte, kirol talde, klub eta soziedadek ateak irekita dituzte enpresako kide izateko, hasierako kuota jarriz ondoren barne eragile izateko. Gaur egun 15 elkarte daude.

Finantzaketari dagokionoez, pisu handiena harpidetzek izatea lortu nahi da, autofinantzazioari bide egiteko. Eskualdeko udalek diru laguntza ematen diote Ðgehienek biztanleko 2 euro, beste batzuek gutxiagoÐ. Proiektua sendotzen joateko muzin egin ezin dakiokeen arloa da, une honetan, erakunde publikoen laguntza.

 

Produktuak

HITZA. Gaur hiru urte bete dituen egunkaria Goierriko Hedabideen produktu bat da. Eguneroko maiztasunez ateraten da, astelehenetan izan ezik. Gaurkoekin guztira 6.704 informazio orri baino gehiago ditu argitaratuak, gehigarri, publikazio berezi eta aparteko agerkariez aparte.

'Goierritarra'. Azaroan 18 urte beteko dituen aldizkaria 2006ko urtarriletik da enpresako parte. Egunkariaren osagarri da, gaiak eta kazetaritza estilo zabalagoarekin lantzeko.www.goierrikohitza.info. Webgunea eskualdeko atari digitala da, albisteak on-line irakurtzeko aukera ematen du, herriz herri sailkatutako hemeroteka eskaintzeaz gain. Azken orduko berriak, unean uneko albisteak plazaratzeko leihoa da.

Erronkak

Aldaketa garaia aurki etorriko da Goierriko Hitzara, irakurleak laster sumatuko duen bezala. Informazioaren trataeran, itxuran eta teknologia berrietan etorriko da aldakuntza, irakurleen eta herritarren parte-hartzeari toki gehiago eginda. Bestetik, gizartean euskarak behar duen lekua lortzeko eragile gisa ere ezar

 

Joan-etorriko lana da HITZA

Orain dela hiru urte, Goierriko Hitza izango zenaren estreinako aurkezpena Beasainen egin zen egunak beste albiste bat ere eman zuen: Martin Ugalde hil zela. Euskarazko kazetaritzan, bai barrutik, bai kanpotik, pertsonaia handia izan zen; ez zuten pisu txikiagoa haren esanek. «Gutxiago hitz egin, gehiago egin» goiburuarekin laburtzen zuen langintza erraldoia. Paradoxikoa dirudi Hitza egiteko hitz gutxiago egin eta gehiago egin beharrak. Baina hala da. Hasierako hiru urte hauetan lana egin da, aurretik abian zegoenari jarraipena eta espazio eta denbora berria emanez.

Ibilian hasten den edonork bezala, Hitzak ere behar izan du denbora, jaiotzeko, pizteko, sendotzeko, gizartean txertatzeko. Plazaratzeko eginbeharra zen lehen urratsa, eskualdeko bizi-taupadak jaso eta berriz kalerako bidean jartzeko. Indartzea, finkatzea, egonkortzea gero, euskarazko informazioa hedatzeko oinarria lehen planoan kokatuta. Hiru urte hauek bide luzearen aurreneko eta ezinbesteko osagai izan dira.

Goierriko berri egunero, txukun, azkar eta irakurgarri ematea da orain ere lana, eta izango aurrerantzean. Mundua eta bere erakusgarri den kazetaritza aldatuz doaz etengabe. Bide berriak eskatzen ditu gizarteak, teknologietara jauzi egitea behartzen du, pausoa bizkortzea. Egunkari baten biharamuneko albisteak ez direlako dagoeneko hain fresko eta eguneko. Abiada bizian doalako gizartea. Erronka handia dago hor, ikus-entzunezkoen indarrak egunkariaren formatu tradizionalarekin nola uztartu erabakitzekoa, asmatzekoa. Denbora-leku berriak aurkitzekoa.

Bidaiaren hasiera honetan bide-lagun ugari eduki eta behar izan du Hitza
k. Herri ekimen gisa, goierritarren sustengua eta harrera berebizikoak suertatu dira. Harpidedunen beharrak asetzeko eta, horrenbestez, nahi hori kunplitzeko lanean dago geroa. Euskaraz informazioa eskaintzea, eskualdearen leihoa zabaltzea da berripaper honen egitekoa, baina guztiek parte izan behar dutela jakinda. 'Eskualdeko euskarazko egunkari' deituratik 'eskualdeko egunkari' soilik izatera iristea hizkuntzaren normalizazioaren osasun onaren seinale litzateke.

Asko geratzen da, ordea, aurretik. Baina egunero lan eta hitz eginez, Hitza
eginez, errazago izango da. Goierrik eta goierritarrek lanean jarraitzen duten bitartean hor izango da Hitza ere.

Aimar Maiz (Goierriko Hitzako zuzendaria)

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT