
Sarienartean 16 urtetik beherako gazteei zuzendutakoak baldin bazeuden ere,ez zen adin horretako partaiderik egon. Aurten aurreko edizioetan bainosari gehiago eta garrantzitsuagoak emateko ahalegina egin duteantolatzaieek. Ricardo Azkargorta, Luis Laskurain eta Aitor Etxeberriaizan ziren epaimahaikideak. Parte-hartzaileekgoizeko bederatzietatik hamarretara zigilatu zituzten euskarriak, etasari banaketa eguerdiko ordubietan izan zen. Lanak 13:00etatik 13:30eraentregatu behar izan zituztenez, goiz-goizetik ikusi ahal izan zirenmargolariak puntu desberdinetan. Epaimahaikideek Labeaga aretoanerabakia hartzen zuten bitartean partaideek mokadutxoa egiteko aukeraizan zuten.
Margotzeko lau gune zeuden: Zumarragako Euskadi plaza, Renfekotrintxera, Urretxuko Iparragirre plaza eta Areizaga kalea. Nahikoorekatuan banatu baziren ere, Iparragirre plaza oso erakargarria izanzen margolarientzat, hantxe bildu baitziren lauzpabost.
Urretxuko eta Zumarragako udalekantolatutako pintura lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude Juande Lizarazu aretoan, urriaren 14 arte 17:30etik 20:30era etajaiegunetan goizez ere bai.