
Sostoa abesbatzak aurkeztuko duen emanaldiari dagokionez, hau dioArratibelek: «Egun oso ohikoa ez den programarekin aurkeztuko diraUrretxun. Eibartarrek musikagile euskaldunen abestiak soilik kantatukodituzte».
Goiargik, bere aldetik, iaz musika erlijiosoa eskaini bazuen, aurtengokontzertuan habanerak izango ditu ardatz, musika profanoa beraz.
Bestetik, Esloveniatik abesbatza bat etorriko da. Tolosako abesbatzenlehiaketan parte hartuko du, eta Urretxura ekarriko duen programa«maila handikoa» dela nabarmendu du Arratibelek.
Aurtengo musikaldiko kontzerturik bereziena, ordea, Donostiako SantaZezilia abesbatzak emango duena dela dio. «Musika tresnak ere sartukodituzte kontzertuan, eta ezustekoren bat edo beste ere egongo da».Donostian eta beste herri batzuetan aurkeztu dute jada, eta Urretxuraetortzea «aukera» dela gaineratu du Goiargiko zuzendariak. Muntaiaikusgarria izango da, Galeseko musikagile Karl Jenkins-en laneanoinarritutakoa.
Goiargi abesbatza, 25 urtez kantuan
UdazkenekoMusika Zikloa eta Goiargi abesbatzaren arteko lotura oso estua da. Izanere, Urretxuko eta Zumarragako koruak antolatzen du udazkenekomusikaldia. Aurten, bestetik, Goiargik hogeita bost urte bete ditu.
Uztailean izan zituen, hain zuzen ere,zilarrezko ezteiak Goiargi abesbatzak. Emakumeak izan ziren koruarenhasieran protagonista.Garai hartan Urretxuko Santanastasia jaien inguruan kantaldi bat egitenzuten, eta bertan koadrilek eta elkarteek parte hartzen zuten. Kantaldihartan gizonezkoek osatutako Zumardi koruak parte hartzen zuen, etaharen alternatiba gisara Urretxuko eta Zumarragako emakume talde batekgeroago Goiargi abesbatza izango zena sortu zuten.
Bi herrietako musikaren historiaren haritik tiraka, Goiargirenlehenengo zuzendaria Antonio Rey izan zela kontatu du JabierArratibelek. Haren atzetik, 1984. urtean Xabier Barriolak hartu zuentaldearen gidaritza, eta 1993an Arratibelek berak hartu zuen bere gaintaldearen zuzendari kargua.
«Ordurako emakumeez gain gizonezkoek ere osatzen zuten abesbatza.Barriolaren garaian koruaren ateak gizonezkoei irekitzea pentsatuzuten, eta orduan ere emakumeek sekulako lana egin zuten gizonakerakartzen».
Urteurrenaren aitzakian abesbatzaren historia kontatuko duen liburuxkakaleratu nahi dute, urte horietan bildu dituzten sariekin eta irudiekinerakusketa osatu eta liburua eta erakusketa laburbilduko dituen DVDaplazaratu ere bai. Egitasmo berezi horiek datorren urteko uztailerabitartean egingo dituzte Goiargikoek.