
Iaz, esate baterako, 1.300 litro garagardo saldu zituzten. Aurten edariguztia bidoietan ekarriko dute, eta botillatan zerbitzatzeko aukerarikez dute emango. Lauzpabost garagardo hori izango dira aukeran, bigari-garagardo Ðiaz bakarra zegoenÐ, bi garagardo beltz eta bestelauzpabost garagardo txigortuak; alkoholik gabekoa ere jarriko duteaukeran. Iaz hamabi garagardo mota eskaini bazituzten, aurtenhamazazpira igo dute aukera.
Janariaren arloari dagokionez, Alemaniako garagardo festetan eskaintzenduten jatekoak edukiko dituzte: saltxitxak, Sajoniako solomoa etaukondoa. «Dena dela, jendeak mokadutxoak eskatzen zizkigun eta txorizoegosia emango dugu, garagardo festarekin zerikusi hangiegia ez baduere».
Mila bat pertsona inguru joan ziren iazko jaian. «Jendeak pitxarraerosi beharko du eta ondoren garagardo bakoitzeko txartel bana erosibeharko dute, pitxarrak ez dituzte itzuli beharko, noski».
Irabazten duten diruarekin Santanastasia jaietakofolklore jaialdia antolatzen dute, jaietan estreinatzen dituzten jantziberriak egin, eta urtean edo bi urtean behin egiten duten bidaiafinantzatzen dute. «Azkeneko folklore jaialdirako lau dantza taldeekarri genituen, eta kideak hiruzpalau egunetan egon ziren gurean.Kostua, beraz, handia izan zen, Urretxuko Udalaren laguntza jasobagenuen ere».