
Hurrengo ekitaldien atalean, bihar Just a Femme film-dokumentaliraniarra emango dute Zelai Arizti aretoan, 19:00etan; sarrera doan da.Marie Mandiren lan horretan emakume sentitzen den Irango gizon batenistorioa kontatzen da, horrelako jarrerak onartzen ez dituen gizartebatean suposa dezakeena azalduz. Filma bukatu ondoren Zumaiako Malenetorkinen elkarteko Silvia Carrizo lehendakariak eta publikoaksolasaldia egiteko aukera izango dute. Horrez gain, El vuelo de la chichiguaerakusketa iritsiko da kultur etxe berrira azaroaren 6an. BertanEduardo Arrillagak Dominikar Errepublikako haurrei egindako argazkiakizango dira ikusgai, azaroaren 20an ospatuko den Haurren NazioartekoEguna gogora ekartzeko.
Azaroan sartuta, haurrak ere protagonista izango ditu La isla de las floresfilmak, eta horren bidez «globalizazioak ekarri dituendesoreka-egoerak» erakutsi nahi dizkiete ikastetxeetako haurrei. Eskolaguztiek ikusteko aukera izango dute.
Ikasleei zuzendutako ekitaldien ildoan, Erick Pescador sexologo etapsikologoa berriro ere Zumarraga-Urretxun izango da azaroan, gizoneneta emakumeen arteko berdintasun harremanak sustatzeko estrategiakhizpide dituela. Psikologoak helduentzako tailerra emango du, Genero ymasculinidades izenpean.
Eraldatzeneko lehendakari Nilda Gorveinek Eskualdeko Foroaren bosgarrenekitaldia abenduaren 1ean izango dela aurreratu zuen atzo, eta egunhorretan bertan Emakumearen Diziplinatarteko Estudioen Zentroainauguratuko dute. «Han emakumeek aurkeztutako formakuntza, kulturaedota sentsibilizazio arloko ekimenek izango dute tokia».
Azaroaren 25eko Emakumearenganako IndarkeriarenAurkako Nazioarteko Egunaren inguruan sinadura bilketa,elkarretaratzeak eta Ciudad Juarezetik (Mexiko) etorritako biemakumeren bisita izango da. Emakume mexikarrak Arrasatera etorrikodira, eta handik Zumarragara bisita egingo dute, beren herrianemakumeek bizi duten egoeraren berri emateko. Eraldatzen elkartekoekdatozen egunotan jakinaraziko dute hitzaldien ordutegia eta tokia.Bestalde, azaroaren 24an indarkeriaren aurkako sinadurak eta mezuakbilduko dituzte, eta 25ean elkarretaratzea burutuko duteKalebarren-Areizagan, 19:00etan, «bikotekide edo bikotekide ohiakegindako erasoengatik emakumeen heriotzak salatzeko». Nilda Gorveinekadierazi zuenez Urretxuko eta Zumarragako udalek babestutako ekitaldiada. Elkartetik ekitaldi guztietan parte hartzeko gonbidapena egin dieteherritarrei.