Zumarragan bizi zara eta bertakozinegotzia izan zara, baina ez zinen bertan jaio.
Zumarragarentzat lan egin aurretik,Urretxun aritu nintzen. Izan ere, bertan jaio nintzen: 1940an,Iparragirre 48ko Leandro Berriotxoaren etxean. Iparragirre kalekookborroka bat baino gehiago izan genuen Kalebarrenekoekin. GaztetanUrretxuko ekimenetan parte hartu nuen. 16 urterekin Txirimirikoadrilaren sortu genuen eta herriko ekimen guztietan parte hartzengenuen. 20 urterekin Eliz-Alde zelaia egiten lagundu genuen eta21ekin Goierriren futbol txapelketa irabazi genuen. Finala 1961ekoSan Jose egunean jokatu zen eta 2.000 lagun baino gehiago elkartuziren Urretxuko futbol zelaian. Kapitaina nintzen eta Agustin Agirrealkateak eman zidan trofeoa. Soldadutzatik itzuli nintzenean, 1963an,Goierri elkarteko pilota delegatua izendatu ninduten eta, urteberean, Gipuzkoako federazioak Goierri osorako delegatu jarrininduen.
Pilotak indar handia izan zuen Ederrenazaharrean.
Zenbait urtetan lan talde oso onak izangenituen. Urtean 30-40 jaialdi inguru antolatzen genituen. Gainera,Urretxu txapeldunorde izan herriarteko lehen txapelketan. Ederrenazaharrean hamaika txapelketa jokatu ziren. Bertan Javier Erostarbezenak jubenil mailako Espainiako txapelketa irabazi zuen.
Nolatan sartu zinen pilota munduan?
Nik ez nuen jokatzen, baina askogustatzen zait. Umetan kopa txiki bat irabazi nuen, baina ez nintzensekula zuriz jantzi. Pilotarien Batzarrean omenaldi txiki bat eskainizidaten eta hori esan nien. Pilota asko maite dut.
Urretxun horrenbeste lan egin eta gero,Zumarragara etorri zinen. Ez al zitzaizun inor haserretu?
Zumarragara etorri ondorengo lehenurteetan Urretxun jarraitu nuen lanean. Txirimiri elkartea irekigenuen, adibidez. Autoa gurasoen etxean uzten nuen eta mezetara ereUrretxura joaten nintzen. Alderdian eta, batez ere, udaletxean hasinintzenean murgildu nintzen Zumarragako errealitatean. Orduan hasizitzaizkidan Pero, si tú eres de Urretxu, ¿quépintas aquí? eta halakoak esaten. Zumarragan lan egiteatokatu zitzaidala esaten nien. Orain Urretxukoek Zumarragakoa naizelaesaten dute eta alderantziz. Urretxun bizitzen gelditu izan banintz,seguru aski ez nukeen Zumarragako ezertan parte hartuko. Urretxukoudaletxean egongo nintzen, seguru. Urretxun oso gustura bizi izannintzen eta Zumarragan ere hala bizi naiz. Oraindik Txirimirielkarteko kidea naiz eta niretzat bi herriak bat dira. Bietakoasentitzen naiz. Bat egitea eztabaidatu zen garaian, gainontzekogehienak bezala, ados nengoen. Dena den, zalaparta sortu zutenakatera ziren garaile.
Aita Aginagakoa zenuen eta ama, berriz,Bidanikoa.
Aita oso langilea zen. Baso mutila zeneta mendian zuen bere bizitza. Inguruko mendi eta lursail guztiakezagutzen zituen. Egurra bildu, zerrategira ekarri, oholak egin etasaldu egiten zituen. Ondo lan egiten ez bazen, haserretu egiten zen.Ama oso ona zen. Semearentzat ama ona da beti. Bidania, Albiztur,Beizama eta inguruetako kontuak zituen beti mingainean. Sukaldari osoona zen.
Nola gogoratzen duzu zure haurtzaroa?
Bidanian aitona-amonak genituen etaosaba genituen. Arrebarekin joaten nintzen eta uda han ematen nuen,baserrian. Lan txiki batzuk egiten nituen eta igandeetan aitonarekinBidaniko meza nagusira joaten nintzen. Hango Toki-Alai tabernan saldahartu eta Santutxo baserrira itzultzen ginen. Oso oroitzapen onakditut, baina ordutik ez naiz askotan joan. Oroitzapen onak zapuztukodiren beldur naiz. Aginagara ere joaten nintzen, batez ere SanMartinetan. Muxikako Lazarok anaia Antonek eta biok egurra ematengeniela esan izan dit, baina kaletarrek baserritarrei egurra emateaharritzekoa da.
Urretxu eta Zumarragako kontuak ereizango dituzu…
Eskola, eliza eta jolasak, hori zengure bizimodua. Igandeetan Hermanotara joaten ginen zine mutuaikustera, hori zen asteko une desiratuena. Festak ere oroitzen ditut.Berezienak Santa Lutziak ziren. Diru gutxi genuen, baina gustura biziginen.
Etxean sekulako aizkora giroa bizikozenuen. Nola gogoratzen duzu?
Aitak 1927, 1928 eta 1930ean Atotxakofutbol zelaian txapeldun izan zela gogoratzen zigun. Apustu askojokatu zituen. Gogoangarriena 1933ko abuztuaren 6an Donezteben jokatuzena da. 12.00etan jokatu behar zen eta bero itogarria egiten zuen.Pilotalekua jendez gainezka zen bi ordu lehenago. Aurkaria UrrozkoInazio Saldias zen eta aitaren koadrilak saioa atzeratzea erabakizuen. Nafarrek ez zuten onartu eta hasi egin ziren. Aitak noizeanbehin atseden hartzen zuen, baina nafarrak ez. Azken enborrariaurretik ekin zion, baina ziplo lurrera erori zen. Aitak apustuabertan behera utzi zuen eta Saldias arratsalde hartan bertan hil eginzen. Gure aitak ez zuen askotan aipatzen kontu hau. Apustu huraarratsaldean jokatu behar zuela eta tartean ziren guztiek erru apurbat zutela uste zuen. Behin anaia eta biok aitarekin Urrozera joanginela gogoratzen dut. Ordutik aitak Nafarrekin hartu eman handiaizan zuen eta mutil asko etortzen ziren gure etxera apustuakprestatzera. Hilabete pare bat ematen zuten hemen eta gustura egotenginen haiekin. Janaria ez zen sobran eta txuleta zati bat ematenbaziguten, gustura! Gipuzkoarrak ere izan ziren etxean: Yurrebaso,Zeberio, Luxia, Errekalderen semea…
Zu ez al zinen sekula aizkoran saiatu?
Aitarekin plaza askotara joatennintzen. Guztietan oso ondo hartzen zuten aita. Guztiekin gelditzenzen hitz egiten eta ni isil-isilik egoten nintzen, entzuten, gustura.Nik ez nuen saiakerarik egin. Bakarrik nengoenean aizkora hartzennuen, baina ez nuen enborra azkar mozten. Aitak ez ninduen bultzatu.Ez nintzen mutil indartsua eta eskolako kontuetan aurrera egitea nahizuen. Bera aizkoran abila zen, baina ez zuen guk bere bidea hartzeanahi. Mendiko lanetan larri zebilen batean, lagunduko niola esannion, baina berak tailerrean jarraitzeko esan zidan. Kuriosoa da,berak Patrizio Etxeberriaren tailerrean enkargatu izateko aukera izanbaitzuen eta muzin egin baitzion. Berak mendian lan egin nahi zuen,bere kasa, baina semeentzat ez zuen hori nahi. Sei seme-alaba zitueneta denentzat iritsiko ote zen beldurrez… Tailerra ireki genuenean,gustura etortzen zen.
Zer ikasketa egin zenituen?
Gutxi ikasi nuen. Oinarrizko ikasketakUrretxuko nazionaletan egin nituen. Maisua Don Mateo zen. Berakzekien guztia irakatsi zigun: batuketak, kenketak, biderketak etazatiketak; ortografia; geografia eta giza eta erlijio hezkuntza.Heziketa humanistiko ona eman zigula uste dut, baina matematikanherren gelditu ginen. Aljebra ez zela behar esaten zigun… ez zekieneta!
Nondik nora ibili zara lanean?
14 urterekin Juan Unanueren tailerreanhasi nintzen. Berehala Madayara joan nintzen. Bederatzi urte emannituen bertan. Bertan jaso nuen lanbide heziketa. Heldu nintzeneanoso gutxi nekien eta lehen hilabetean hiru kilo galdu nituen,urduritasunak jota. Enpresak gau-eskolak ematen zizkigun gazteei.Eskolak enpresa-buruek ematen zizkiguten. Urte haiek maitasunezoroitzen ditut. Luis Aginagaldek eta Jose Manuel Martinez Juanbeltzekgure formazioa nabarmen hobetu zuten.
Zer lan egiten zenuen Madayan?
Planifikazioaz eta ekoizpenarenjarraipenaz arduratzen nintzen. Palierrak egiten ziren gehienbat.Milaka eredu zeuden katalogoan. Ia denak ezagutzen nituen. Aginagaldetailer buruak 486 modeloa non zegoen galdetu zidan behin. Gehienegiten zena zen eta banekien non zegoen, baina hala ere fitxaikustera joan nintzen. Modelo hori non zegoen buruz jakin behar nuelaesan zidan. Ordutik, ez zidan gehiagotan harrapatu. Aurreragobulegoetara pasa ninduten. Makinaz idazten ez nekienez, lanorduetatik kanpo gelditzen nintzen ikasteko. Nagusiek oso ondo ikusizuten hori. Oraindik mutikoa nintzela, erosketa-buru jarri ninduten.
Zergatik utzi zenuen Madaya?
Zuzendaritza gaizki ari zela ikusinuen. Aita oso ona zen, baina atzetik zetozenak ez horrenbeste.Kutxiloak egiten zituen Apaolazatarren lantegitik etorri ziren nirebila, baldintza onak eskaini zizkidaten eta Madaya uztea erabakinuen. Penaz alde egin nuen. Izan ere, Madaya oso enpresa polita zen.220 langile inguru zituen eta txatarrarekin denetik egiten zen:palierrak, tuboak, automobilentzako piezak… Gainera, forja,tenplea, galdategia, mekanizatua… zituen. Oso toki ona zenikasteko. Apaolazatarren lantegian, berriz, beste zortzi urte eginnituen. Bertan osatu nuen nire heziketa. Azkenerako enpresaren zatibat nuen eta nire zatiarekin alde egin nuen. 1973an Egumendi sortunuen Felix Urzelairekin. Bengoleako garajean hasi ginen eta handik biedo hiru urtera pabilioi berrira pasa ginen.
Zer egiten duzue enpresan?
Produktu berezia da: frikzio plakakegiten ditugu, tren lokomotora eta bagoietarako eta autoetarako,indargetzaileak babesteko. Arratoiaren burua garela esan daiteke.14-15 lagun besterik ez gara, baina gure ekoizpenaren %80 bainogehiago hemendik kanpo saltzen dugu. Europa osoan. Azken urteotaneskaria nabarmen igo da, nahiz eta behera egingo zuela uste genuen.Izan ere, abiadura handiko trenak, adibidez, ez ditu erabiltzen.
Lanean luzaroan jarraitzeko asmoa alduzu?
Ez, ez. Felix erretiratuta dago, bainasarritan etortzen da laguntzera. Nik semeari lekukoa pasatzeko asmoadut. Bost urte eman ditu Iranen Orkli enpresarekin eta orain gureanhastea nahi dugu. Nik erretiratzeko adina pasa nuen jada: 67 urteditut. Ia 54 urte eman ditut lanean!
Nolatan hasi zinen politikan?
Konturatu gabe izan zen. Betidaniklagundu dut herriko ekimenetan. 1976 inguruan bileretara deitzenziguten, baina ez nuen kasu handirik egiten. Izan ere, pilota munduansartuta nengoen eta ez nuen denbora asko. Dena den, argi nuen nirehautua EAJ zela. Izan ere, gurasoak Agirre lehendakariaren JosebaRezola idazkariaren lagun handiak ziren. Ordizian taberna izan zutengerra garaian Batzoki klandestinoa izan zen. Nahi gabe nire buruaalderdian lanean ikusi nuen. Mutikoa nintzenean elkarteetako etaenpresetako buruzagien lana jarraitzen nuen eta horietako batzukbaino lan hobea egiteko gai nintzela ikusi nuen. Horrek enpresariizatera eta politikan sartzera bultzatu ninduen, besteak beste.
Zer kargu izan dituzu urte hauetanguztietan?
1979an pilota federazioko delegatuizatetik EAJren udalerriko batzordearen presidentea izatera pasatunintzen. Batzokia 1980ko Gabonetan ireki genuen eta 1981eaninauguratu genuen. Bestalde, 1983an Zumarragan zinegotzi izateatokatu zitzaidan eta gertaera garrantzitsua izan da nire bizitzan. Eznengoen zerrendan, baina Juan Mari Garitano zerrenda buruak ni ereaurkeztea ezinbesteko baldintzatzat jarri zuen. Zortzi zinegotzilortu genituen, sekula lortu dugun emaitzarik onena.
Nolakoa izan zen legealdi hura?
Ospitaleko obra bukatu zen eta martxanjarri zen. Hasi ere guk egin genuen: enpresariok lan handia egingenuen Zumarragan egin zedin. Garitanok zeresan handia izan zuen:ospitaleak bere izena eraman beharko luke. Horretaz gain, 83-87legealdian udaletxea berritu zen, erretiratuen egoitza egin zen,Argixaoko industrialdea abian jarri zen, IMI zentroa ireki zen,geltoki ingurua berritu zen, Ertzaintzaren egoitza ireki zen,Argixaoko kirol gunea egin zen… Hori guztia lau urtetan! Juan Marikbeste lau urte jarraitu izan balu… Aurreko legealdian Jose LuisRuizek eta bere taldeak nahikoa lan izan zuten Udala martxan jartzen.Legealdi hartan gauza desatseginak ere izan ziren: Madaya etaOrbegozo lantegien arazoak, adibidez.
Legealdi hartako oroitzapen txargehiago ere badituzu: EAJ alderdian zatiketa eman zen.
Azkeneko urtea ahazteko modukoa izanzen. Zinegotzi guztiok EAJren izenean jarraitu genuen lanean, bainagero batzuk EAJn jarraitu genuen, beste batzuk EAra joan ziren etaazkenak etxera joan ziren. Gogorra izan zen. Batzokiarekin zeingeldituko zen kanpoan erabaki zen eta hala askoz hobe izan zen.Alderdikook nahiko geldirik egon ginen, baina EAkoak Batzokian sartuziren gau batean.
Zuk EAJn gelditzea erabaki zenuen.
Egin ziren gauza batzuekin ez nengoenados, baina hortik alde egitera… Hemen Garaikoetxea estima handiazuten eta EAJk indar handia galdu zuen. Alderdiak gorriak ikusizituen. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak San Andresetan izanziren eta ozta-ozta irabazi genuen. Familia haustea bezala izan zen.Oso gogorra. Herrian nahiko ondo eraman zen gaia, baina lagunenarteko harremanak okertu egin ziren. Niri bete-betean harrapatuninduen. Izan ere, Garaikoetxearen aldekoa nintzen lehen mugimenduakhasi zirenean. Baina alde egoteak ez zuen esan nahi alderditik aldeegin behar nuenik. Asanblada nazionalean ordezkaria nintzen etaArzallusek gela batera eraman gintuen. Bertan geundenok dagoeneko ezginela alderdiko gipuzkoarron ordezkariak esan nion, gehienak bestealdetik zihoazela. Gaia berriro afiliatuei aurkeztu behar zitzaielaeta haiek erabaki behar zutela azaldu nuen. Batzuek Garaikoetxearenaldekotzat jo ninduten, baina Arzallusek arrazoia eman zidan. Horiegin zen eta %60k EBBren proposamenaren alde egin zuen, Garaikoetxeakpostua utzi behar zuela alegia. Aginte arazoa zegoen: ea norkagintzen zuen gehiago, alderdiko presidenteak ala lehendakariak.
1987-1991 legealdian ere zinegotziaizan zinen.
Ez nuen inongo gogorik, baina alderdianjende faltan geunden. EAk bost zinegotzi lortu zituen eta guk hiru.Ordutik beti hiru lortu ditugu, baita Josu Jon zerrenda buru aurkeztugenuenean ere. Ez zuen zerrenda buru joan nahi, baina behartu egingenuen. Izan ere, bagenekien beste maila batekoa zela eta denboragutxian gure artetik eramango zutela.
Josu Jon Imaz zuen kuttuna izango da…
Gure babesean formatu zen. Arzallusekonenak etxerako behar direla esaten zuen, baina gero norberak nahi ezbezalakoa ateratzea suerta daiteke. Josu Jonek Udala utzi ondoren,beste lau urte eman nituen zinegotzi: 1995etik 1999ra. JuanjoSagarna, Mari Carmen Mendia eta hirurok izan ginen. Aurten hautsikogenuela uste genuen, baina oraingoan ere hiru atera ditugu.
Asko aldatu al da udaletxeko lana urtehauetan guztietan?
Lehen lau urteak oso onak izan zireneta zinegotzien arteko giroa oso ona zen. Tailerrean kale egitennuen, baina Felix bazkideak asko lagundu zidan. Dena den, gogorrazen. Izan ere, lehen alkateordea nintzen eta Garitano askotanordezkatu behar izan nuen: enpresa garrantzitsua zuzentzen zuen etaDonostian bizi zen. Gauzak asko aldatu dira: garai hartan inork ezzuen soldatarik, ezta alkateak ere. Hori nabarmen aldatu da.Oraingoa, toki batzuetan, eskandalua da. Lehen udaletxera ez zen inordirua irabaztera joaten. Udalen aurrekontua ere izugarri hazi da.Lehengoarekin ezer gutxi egin zitekeen.
Gobernua eta oposizioa ezagutu dituzu.
1987tik 1991ra Jose Julian Irizar izanzen alkatea. Alderdiaren zatiketa gertatu berria zen eta, gainera,lehen alkate liberatua izan zen. Gu aurka geunden eta gobernuan ezsartzea erabaki genuen. Ordura arte guk izan genuen alkatetza, deuskobratu gabe. Oposizioan sozialistak eta gu izan ginen eta gobernuanEA, HB eta EE. Eurek bederatzi zinegotzi zituzten eta oposizioakzortzi. 1995etik 1999ra, berriz, gobernuan egon ginen. Orduan ereIndustria batzordeburua izan nintzen. Antonek askatasun osoa emanzidan. Pisua genuen, Sagarna Kultura batzordeburua baitzen. Gureordainsaria Parisera bidaia izan zen. Udalak alderdiari eman ziondiruarekin joan ginen.
Zer zaletasun dituzu?
Mendia asko maite dut. Niretzatetxekoak dira politenak: Antiotik Belokira igotzea, Izazpi, Samiño,Oleta, Aginaga, Irimo… Hauek dira urtean zehar gehien zapaltzenditudanak. Pirinioak ere ederrak dira. Bertako mendi asko igo ditut,berandu hasi nintzen arren. Alpeetan, ordea, behin bakarrik izannaiz. Familia guztia joan ginen, Chamonixera, 1993an. Agurtzane etaJosurekin Mont Blanc du Tacul igo genuen. Mendi zoragarria da. Ondoaprobetxatu genuen. Gainera Josu semea alpinista da. Mendia maitatzenirakatsi nion, baina orain paretak maitatzen ditu.
Eskiatzea ere gustuko duzu.
Alderdia zatitu zenean hasi nintzen.Mendia neguan gustukoa dut, baina udan Pirinioetan eguna pasatzeazoragarria da. Mendi ibilaldiak ere oso gustukoak ditut. Fortunaelkarteak urtero, ekaineko lehen igandean, 50 bat kilometroko martxabat antolatzen du eta dezentetan parte hartu dut. Oso gogorra izatenda, herri guneetatik kanpo pasatzen baita. Bardean izen zenekitaldiak Josu Jonek ere parte hartu zuen. 1941ean antolatu zenlehenengoz eta 2008koa 68. ekitaldia izango da. 18 urterekin partehartu nuen lehenengoz, beste hiru lagunekin. 2008an 50 urte betetzendira eta ez dut kale egin nahi. Duela urte batzuk Donejakue bidea ereegin nuen, Agurtzane alabarekin. Bestalde, itsasoa ere gustatzenzait. Itzurungo hondartzan ordu pare batean ibili ondoren bainuahartzea zoragarria da. Horretaz gain, kirol guztiak gustatzenzaizkit.
Kirol asko jarraitzen al dituzu?
Aizkolariak, pilota, txirrindularitza,atletismoa, futbola… Urola ikustera joaten naiz, batik bat.Athletic zalea naiz. Gu mutikoak ginenean Zarra, Gainza etagainontzekoak Unanue tabernara etorri ziren pare bat aldiz. BertakoPuri eta Jose Mariren aita Athletic zale amorratua zen etatxapelketaren bat irabazten zutenean gonbidatu egiten zituen. Mutikoanintzen, baina jokalariak hango balkoian gogoratzen ditut. Garaihartan Unanue bi herrietako taberna bereziena zen.
Zer asmo dituzu etorkizunerako?
Laster jubilatuko naiz, baina orainarteko moduan jarraituko dut. Mendiak eta hondartzak zapalduko ditut,tailerrera ere joango naiz, alderdiko gazteei nire laguntza eskainikodiet, familiarekin orain arte baino denbora gehiago pasatuko dut,bilobekin jolastuko dut, lagunekin egongo naiz… Bidaiaren bategingo dut beharbada, baina bestelakoan orain arte bezala jarraitukodut.
Bukatzeko, lehen Josu Jon Imaz aipatuduzu. Umea zenean zure bizilaguna zen.
Ni etorri nintzenean, bost urte zituen.EGIn lan handia egin zuen eta Batzokiko ganbaran 50 bat lagunelkartzen zirela gogoratzen dut. Hori alderdiaren zatiketarekinbukatu zen. Zorte handia izan dugu Josu Jonekin. Berarekin hartu emanona dugu eta pentsamenduz oso antzekoak gara. Alderdiaren gidaritzauztea penaz hartu dugu. Inork ez daki bueltatuko den. Jendea aldebadu soilik itzuliko da.
Hitz egin al duzu berarekinazkenaldian?
Ez asko. Zer gertatu zaion ulertzendut. Berak bere estiloa du eta bere printzipioetan oinarritutajokatzen du. Egungo garaira egokitutako presidentea izan da.Etorkizunera begiratu du, baina Agirre, Rezola, Leizaola, Irujo etaabarren irakaspenak kontuan hartu ditu. Pertsona ona eta azkarrabezala gogoratuko den presidentea da.