
Izan ere atzo bezalako egunetan,euskararen eguna, ahoz aho ibiltzen da euskara, baina gaur hemendauden Legazpi, Urretxu eta Zumarragako merkatariak atzo ez ezik,urtarrilean, otsailean, gaur, bihar eta urte osoan zehar aritu diraeuskararen alde eta euskaraz. Horixe eskertzera etorri gara honagaur.
Orain arte egindakoak:
– 2006an Urola Garaia Udal-elkartearen laguntzarekin eskualde osoko merkataritzako euskararen erabileraren diagnostikoa eta diseinua burutu genituen.
– Planifikazioan parte hartu genuenak: Illinti eta Bitartean merkatari elkarteak, UGGASA, Udal-elkarteko ordezkariak eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako euskara zerbitzuek eta Emun Kooperatiba elkarteko teknikariek.
2007an zehar burututako ekintzak:
– Merkatari taldeak, kartelak egiteko saio praktikoak, inprentetan sustapena, diru-laguntzei buruzko informazio guneak sortu, erakundeen euskararen erakundetzea aztertu…
Talde teknikoak orokorrean plan honekhartu duen norabidearekin eta egindako ibilbidearekin oso gusturagaudela esan dezakegu, batez ere merkatarien parte hartze etaprestutasunarekin.
Izan ere teknikarien ahaleginakhutsalak dira merkatarien erantzunik gabe, eta oraingoan teknikariekbehin eta berriz errepikatzen dute aparteko erantzuna jaso dutela.Eskerrak ere eman dizkiete saioan.
Bestalde, aurtengo asmoei begira, iazplana diseinatzerakoan genioen Ezkio-Itsason, Legazpin, Urretxun etaZumarragan guztira 150 denda inguru zirela zerbitzua euskaraz ematekogai zirenak eta guztietara heldu nahi genuela, horregatik, bada,dendari berriak dauzkagu aurten merkatarien talde horietan.
Esan dugu protagonistak beraiek izanbehar dutela, beraz datorren urteko asmoak zehaztu aurretik, aurten(2007-2008) jadanik martxan dauden merkatarien denden izenak aipatukoditugu:
Zumarraga eta Urretxun
- AGIRRE harategia
- ARANBURU harategia
- ETXANIZ arma denda
- NEKOTZ albaitaritza
- PERTXINGOA jantzi denda
- URDANGARIN burdindegia
- UREDER estetika zentroa
- ALBERDI jantzi denda
- ANDERE ume jantziak
- AUZMENDI iturgintza
- F. ZORTZI (F-8) argazki denda
- HARIZ-HARI jostun denda
- IÑAKI zapata denda
- LAGA garbiketak
- LANBROA Belar denda
- OGI BERRI okindegia
- TXOMIN iturgintza
- TXOMIN ZUBELDIA edari denda
1. Iaz bezala, aurten ere merkatariekin sortutako taldeak izango dira bizkar hezurra. Orain aurkeztu dugun taldeak urte hasiera arte elkartuko dira eta ondoren beste erreferentzi talde batzuk sortuko ditugu.
2. Bestalde maiz zaila egiten zaigu supermerkatu handiekin eta frankiziekin lan egitea. Aurten saiakera berezia egingo dugu beraiengana hurbildu eta elkarlanean euskarari gune horietan ere bultzadatxo bat emateko.
3. Mintzalaguna izango da beste ildo berrietako bat. Merkatarien arteko mintzalaguna izango da.
4. Horiekin batera beste hainbat ekintza eta zerbitzu garatzen jarraituko dugu euskara zerbitzuetatik: itzulpen eta zuzenketa zerbitzua, kartelgintza, aholkularitza, diru-laguntzak hobetzeko ahalegina, kanpainaka ekimen bereziak sortzea, ikastaroak,…
Eta beti ere iaz markatutakohelburuetarantz goazela ahaztu gabe:
-
Euskararen erabilera handitu: bai zerbitzua ematerakoan eta baita paisaian ere
-
Motibazioan eragin: merkatariak elkartu, elkarrekin gauza asko egin ditzakegula sentitu, euskararen onurez jabetu, gaurkoa bezalako ekitaldiekin eskerrak eman…
Hori guztia, noski, merkatariekin eta merkatarientzako da, beraz beraien parte hartzea da planaren oinarria.
Beatriz Perez dendaria ere bertan izan da, eta berak esan duen bezala: Euskara bultzatzeaz gain, merkatarien arteko harremanak hobetzeko eta elkarrekiko loturak sendotzeko ekimenak direla uste dut.
Aldi berean esker oneko hitzak eta animoak izan ditu merkatarientzat: “Merkatariok ere euskaraz eta pozik!” esanez bukatu du.
Udal ordezkarien eskutik jaso dute errekonozimendua iaz lanean aritutako dendariak. Ordezkari hauek etorri dira: Mikel Serrano jauna Zumarragatik, Iñaki Zabala jauna Urretxutik eta Mikel Alzelai jauna Legazpitik.
Hona hemen hiru herrietan 2007an taldeetan aritutako dendarien eta denden zerrendan:
ALGAR elektrizitatea | Legazpi | Jone Albizu |
ALKAIN elektronika | Legazpi | Begoña |
APATXO liburu-denda | Legazpi | Mailo Pinillos |
ITZIAR belar-denda | Legazpi | Itziar Intxausti |
KIXKA osagarriak | Legazpi | Garbiñe Egaña |
KOROSTI kafeak | Legazpi | Kizkitza Oria |
LASANDU parafarmazia | Legazpi | Olga Lasa |
LOTERIAK | Legazpi | Mari Angeles Azurmendi/Nerea Barandiaran |
MIRENTXU mertzeria | Legazpi | Sorkunde Agirrezabal |
POXPOLIN ume-jantziak | Legazpi | Elena Ronda |
ARGIZTI optika | Urretxu | Loli Agirre |
BERRIKI jantzi-denda | Urretxu | Elena Alcón |
IMAJIN estetika | Urretxu | Arrate Saiz |
KUTTUN mertzeria | Urretxu | M. Carmen Aranburu |
MIRENTXU mertzeria | Urretxu | Onintza Alcelay |
XARMANKI estetika | Urretxu | Beatriz Perez |
GARBIÑE tindategia | Zumarraga | Ines Benitez |
IRAETA estankoa | Zumarraga | Arantxa Iraeta |
IZAGIRRE janari-denda | Zumarraga | Josune Sueskun |
KIZKITZA oihal denda | Zumarraga | Kizkitza Zendoia |
KUX-KUX ume-jantziak | Zumarraga | Mª Jose Cobos |
LANBROA belar-denda | Zumarraga | Aurori Zabaleta |
SALEGI harategia | Zumarraga | Fernando Salegi |
URKI liburu-denda | Zumarraga | Arantxa Ormazabal |
Saioa bukatzeko, dendari guztiek batera, iaz taldeetan ibilitakoak eta aurten hasita daudenak, argazkia atera dute.