
Herritarren interesa
Bilbaoren arabera, «herritarrek jakin behar duteLegebiltzarrean eztabaidatu eta onartzen diren ekimenek eragin zuzenadutela beren egunerokotasunean, eta ezagutzeko eta parte-hartzekoeskubide guztia daukatela. Eskubide horrek guztientzat berdina izanbehar du». Printzipio horiek plazaratzeko orain hamaika hilabete jarrizuten Parlamautoa martxan herririk herri, eta 22.000 pertsonapasatu dira. Balorazio oso positiboa egin du Bilbaok, eta Parisen duelagutxi jaso duten e-Democracy Awars 2007 saria aipatu du adibidetzat.
Legebiltzarrari buruzko informazioa eta prestakuntza ematekozentro mugikorra da autobusa; norbanakoak zein taldeak joan daitezkeikustera. Helburuak Legebiltzarraren jarduna eta eginkizunak ezagutzeraematea eta bertako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea dira.
Era berean, Eusko Legebiltzarrean internet bidez partehartzeko eta informatzeko abian jarritako zerbitzu digitalarenzabalkundea ere egin nahi du, «erabilpena sustatzeko asmoz».
Izaskun Bilbaok www.parlamento.euskadi.net webguneakeskaintzen dituen aukerak erakutsi zituen autobusean bertan, etaherritarrei parte-hartzera dei egin zien. «Izan ere askotantitularretan albiste zaratatsuena bakarrik ateratzen da, eta hori ez dabidezkoa, askoz ere lan gehiago egiten da eta», adierazi zuen Bilbaok.
Bestetik, atzoko aurkezpenean Izaskun Bilbaok larunbateanCapbreton-en (Frantzia) izan zen guardia zibilen kontrako erasoa salatuzuen, familiei eta lankideei elkartasuna adieraziz, eta ETAri armakuzteko eskatu zuen.