
1958. urtean, duela ia 50 urte, Karrantzan (Bizkaia) Torcadel Carlista leize handiaren barrenera iritsi zen lehena izan zen.Leize zulo hori Europako lur azpiko gelarik handiena duena da.
Urtemuga hori dela-eta ospakizun bat egiteko asmoa dute, etaAranari berriro jaisteko gonbitea egin diote. Onartu egin du, etajaisteaz gain bere herri kutuneko Ama Birjinaren irudia eraman nahi duberarekin batera; Zumarragako Antioko Amaren irudi bat uztea du helburuleizearen sakonean. «Herriak emandako irudia izango da, alkatearekinhitz egin dugu jada».
Orain 50 urteko jaitsiera garrantzitsu hura atzo bailitzangogoratzen du; konturik txikienak ere gogoan ditu, eta zenbat etagehiago aipatu, orduan eta bizitasun gehiagorekin kontatzen du.Ahotsaren tonuan ere antzeman dakioke emozioaren zantzua.
Gaur egun Zumaian bizi bada ere, goierritartzat,zumarragartzat du bere burua Aranak, eta amorratzen egon ohi da inguruhauetara, bere jatorriko lurrera gerturatzeko.
Aurreneko jaitsiera
Duela 50 urte izan zen. Bizkaiko Karrantza herrian bi leizezeuden esploratu gabeak, «Torca del Carlista eta La Gran Rupturadeitzen zituztenak». Taldetxo bat bildu zen horiek aztertzera. Tarteanlau gipuzkoar zeuden, eta nola bi leize-zulo ziren, binaka banatuziren.
Aranari bigarrena tokatu zitzaion. Leizera joan eta 70metroko sakonera zuela soilik jabetu zen, eta itsua, irteerarik gabeazela ere baieztatu zuen, bera izan baitzen beheraino jaisten aurrena.«Oso txikia zen», dio Aranak.
Beste taldekoak leizera joaterakoan materiala eramatenlagundu zien Aranak, baina leizearen inguruetan «mendi buelta» egitekoaprobetxatu zuen. Handik itzultzean oraindik ere leizearen kanpoaldeanikusi zituen lagunak. Zer moduz ari ziren galdetu eta oraindik 30metrora zeudela esan zuten. Aranari «oso gutxi» iruditu zitzaion, izanere bazuen zulo horren berri eta jakin bazekien «handi samarra» zela.
Orduantxe, barruan zegoen batek erreleboa eskatu zuenean,Arana tokatu zen kanpoan, eta lagunek utzitako tresneriarekin barrurajoatea egokitu zitzaion.
30 metrora «nahiko ongi» jaitsi zen. «Han egoteko tokitxiki-txiki bat zegoen, bi lagun egoteko adina. Handik 15 bat metrora,koska txikitxo bat zegoen eta gorputza dantzatuz lortu nuen harairistea. Han, ordea, makurtuta egon beharra zegoen. Esertzea lortu nueneta hankak zintzilik geratzean, hutsunea nabaritzen hasinintzen.Erabateko iluntasun hartan, hutsune izugarria sentitzen zen etatira egiten zuela zirudien», kontatzen du, aurkikuntza historikoarenatarian.
Une horretan, hutsunea zenbaterainokoa zen jakitea tokatzenzen; harritxo bat hartu eta zuloan behera bota zuen, kontatzen hasiz.11raino iristean ez zuela entzungo pentsatu zuen, baina orduantxenabaritu zen harritxoaren takatekoa. 100 metrotik gorako sakonera zuenzuloaren goialdean zegoen Arana. Urik ez zegoela ziurtatzeko moduanzen, behintzat. «Ura egonez gero ez dago jakiterik potzua txikia edohandia den, baina urik ez badago zuloaren sakontasuna jakin daiteke»,azaldu du Aranak. Lau aldeetara egin zuen harriekin neurketa berdina,eta sekulako gela zela ohartu zen: 100 metroko sakonera zuen eta laualdeetara antzeko. «Guggenheim eraikina erraz sartzeko moduko lekuadago barrenean». Beheraino jaistea erabaki zuen Aranak. Sakonerahelduta, goikoei jakinarazi behar zien iritsiera, eta horretarakokodeak erabiltzen zituzten.
Kodeak eta tresnak
Kodeak aurretik zehaztuta izaten dituzte espeleologoek.Sostengu gisara erabiltzen zituzten sokei tira eginda edo txilibituajoz komunikatzen ziren garai hartan. Tiraldi edota txistu bakoitzakbere esanahia zuen.
Behin tira eginda stop ulertzen zen; bi aldiz tira eginez gero i-go esaten zen; eta hiru aldiz eginez gero be-he-rajoateko erabakia hartu zutela jakinarazten zen. Lau aldiz txistu eginedo sokari lau aldiz tira eginda, beheraino iritsi zela adierazten zen:i-ri-tsi-naiz. Horixe izaten zen harkaitz artean erabiltzen zuten hizkuntza edo kodea.
Tresnak ere bereziak zituzten duela 50 urte. Kaskoa, hasierangerra garaikoa erabiltzen zuten, eta gerora hasi ziren obretakoaerabiltzen. Espeleologia munduan garrantzia handia duen beste elementubat argia da. Era desberdinak zeuden iluntasuna argitzeko ere;bakoitzak bere sistema gogokoena erabiltzen zuen, eta Aranarenakarburoa zen.
Torca del Carlistara jaisterakoan kasualitatez harrapatuzuten, eta bere tresneria kanpamentuan utzia zuen. Taldekide batek utzizion kaskoa, bateriaduna. «Ez dut horrelakorik gehiago ikusi nahi».Bateria bukatuz gero zulo beltzean argirik gabe geratzeko arriskuasumatzen zuen, eta errezeloz ibiltzea tokatu zitzaion: «Karburoabukatzera doanean abisatu egiten du, bateriak ez». Kaskoa, argia,sokak, eskalak eta gerrian aiztoa hartuta ibiltzen ziren.
Apirilerako gogo bizia
2008ko apirila iristeko zain jarrita dago Arana. «Ondo jaitsikodut, igotzean dago arazoa. Tresneria aldatu da eta teknikak ere bai».Txiki-txikitatik kirol asko egin izan du Jon Aranak. Lagun arteanboxeoan eta pilotan aritua da. Pasiatzen kalean aritzen da, eta mendianibiltzea ere gustuko du.
Jaitsi zuen lehenengo leize-zuloa Aizkorrikoa izan zuenAranak, baina ordutik Euskal Herriko makina bat harribitxi ezagutu dituzumarragarrak. «Batzuk ahazten dira, baina horrelakoak ez» dio,Europako lur azpiko gelarik handienarekin gogoratuz.