Kamioi bat irauli zen Gi-632 errepidean
Atzo 14:30ean kamioi bat irauli eta karga galdu zuen Gi-632 errepidean,Zumarragatik Ormaiztegira bidean, Eitzako errotondatik beherago,Azkoititik datorren bidearekin bat egin aurretxoan. Ez zen zauriturikizan, baina trafikoan eragina izan zuen, Arcelorren kargatu berrizituen bederatzi alanbre erroilu galdu zituelako; kamioia eta kargakentzen denbora behar izan zen. Trafikoa Eitzatik errepide zaharretikdesbideratu zuten, eta auto ilarak sortu ziren.
Arazo gehiago
Bestalde, goizean auto ilara luzeak izan ziren Deskargan, autoeta kamioi banak 07:40an elkar jo zutenean, Zumarragarako norabidean.Istripuan 49 urteko emakume bat zauritu zen, eta Arrasateko ospitaleraeraman zuten. Era berean, goizeko 08:30a aldera ere trafiko arazoakizan ziren Zumarragako Eliz-Kale inguruan, autobus bat hondatu etaerrepidearen erdian geratu zenean. Pasabide estua gelditu zen, etatrafikoa mantsoago ibili zen goren ordua zelako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide