Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Paco eta Aitor de Miguel: Saskibaloiaren bi belaunaldi (132.alea)

Urretxu eta Zumarraga
2007/12/18
Otamotz
Paco, noiz eta nolatan hasi zinen saskibaloian?

Paco de Miguel: 16 urterekin hasi nintzen. Lehenago ez zegoen talderik hemen. La Salle-Castelblanch taldean hasi nintzen. Bi urte eman nituen bertan, 1969an Urretxura pasatu nintzen arte. 1969tik 1989ra Goierrin aritu nintzen, etenik gabe. Semea senior mailara pasatzeko zenean taldea desagertzera zihoan eta itzuli egin nintzen. Inork ez zuen ardura hartu nahi. Autonomiko mailara igotzea lortu genuen. Xabi Chicok hartu zuen gero taldea.

Zenbat urtetan jokatu zenuen?

P.M.: Urretxun Junior mailan hasi nintzen eta 28 urte bete arte jarraitu nuen. Azkenerako entrenatzailea eta jokalaria nintzen, baina ez zen egokia eta utzi egin nuen: aulkian nengoenean jokoan zeudenek baino hobeto egin nezakeela uste nuen, baina ez zen hala. Hori dela eta, jokatzeari utzi nion eta entrenatzaile lanean buru-belarri hasi nintzen. Lehen taldean aritu nintzen. Gero Anton Rodriguez aritu zen bi urtez eta berak utzi zuenean berriro lehen taldea hartu nuen. 1987-88 denboraldian Bigarren Autonomiko mailara igo ginen, baina hurrengo urtean jaitsi egin ginen. Urte hartan entrenatzeari utzi nion. Diruagatik edo semeak behar zuelako bakarrik itzuliko nintzela esan nion neure buruari. Eskaintza profesionalik ez nuen izan, baina semeak nire beharra izan zuen.

Garai hartan Goierrik une gogorrak bizi izan zituen.

P.M.: Taldea erregionaleko Bigarren Mailan zegoen, entrenatzailerik gabe zegoen, jokalariek kamisetarik ez zuten… Emazteak bizitza osoa saskibaloian eman ondoren semeari laguntzeko garaia zela esan zidan. 2001. urtean izan zen hori. Zulotik ateratzea lortu genuen eta ordutik hiru maila igoera ezagutu ditugu.

Nolatan duzu halako saskibaloi zaletasuna?

P.M.: Futbolean aritzen nintzen. Atezaina nintzen, baina ordezkoa. Nahiago izan nuen kirolez aldatu ordezko jarraitu baino. Garai hartan ez zegoen saskirik herrian. La Sallera saski bat eraman zuten eta tiro lehiaketa bat antolatu zen. Ondoren taldea sortu zen eta haiekin hasi nintzen. Ideiarik ez genuen, baina Epifanio fraideak irakatsi zigun apur bat. Taldeko delegatua Jose Luis Esnal ikasle ohien elkarteko kidea zen. Epifanio bidali zutenean, Esnalek hartu zuen taldea. Bera izan zen Goierri taldea sortu zuena.

Jokatzea ez ezik, entrenatzea izugarri atsegin duzu.

P.M.: 28 urterekin hasi nintzen eta hamar denboraldi eman nituen jarraian. Goierriren talde guztiak ezagutu nituen. Pena bat dut: ibilbide ia guztia Urretxun osatu badut ere, lehen taldea Zumarragan agurtu nuen. Izan ere, Urretxuko kiroldegiko teilatua erori egin zen eta Zumarragan bukatu genuen denboraldi hura.

Goierrin jarraitzen al duzu?

P.M.: Iaz utzi nuen. Inguruan ibiliz gero, geroz eta lan gehiago egitea tokatzen da. Hori dela eta, guztiz uztea erabaki nuen. Dena den, partidak ikustera joaten naiz.

Saskibaloiak asko eman al dizu?

P.M.: Eman? Behin batean, taberna batean, gure ezagun batek euskara ikasi zuela esan zuten. Lagun batek saskibaloiari eman diogun denbora guztia euskara ikasteari eskaini izan bagenio primeran hitz egingo genuela esan zigun. Ez zitzaion arrazoirik falta, baina saskibaloia gustuko dugu eta horregatik eskaini diogu horrenbeste denbora. Bestalde, lagun asko egin ditut saskibaloiari esker. Gipuzkoan mundu honetan dabiltzan guztiek ezagutzen naute. Hori oso polita da eta poztasun handiak ere izan ditut, bestela ez ginen hor izango. Goierri Gipuzkoako bigarren talde zaharrena da eta garai batean hirugarren talde garrantzitsuena ginen. Asturias aldean ere jokatzen genuela oroitzen dut eta gurearekin batera zaletuen autobusa joaten zen.

Zeintzuk dira saskibaloiak eman dizkizun poztasun horiek?

P.M.: Tau taldearekin harreman handia nuen. Ander Txintxurreta gurekin zenean beraiengana zuzendu nintzen, Askatuak taldeak ez baitzion eskaintza sendorik egiten. Tau taldean ikustea oso pozgarria izan zen. Bestalde, Asier de la Iglesia saskibaloitik bizi da. Horrek guztiak gure lanak zer edo zertarako balio duela erakusten du. Nire semea bera, Azpeitian izan da orain arte.

Zein izan da Goierrin ikusi duzun jokalaririk onena?

P.M.: Joxe Murua, alde handiarekin gainera. 16 urterekin Bilboko Kas taldera eraman zuten. Nahi izan balu, gorago helduko zen. Eskaintza faltarik ez zuen izan. Baskonian ere jokatu zuen. Osoena bera izan da. Gurekin aritu zenean, Hirugarren Mailan, partida guztietan 40 puntu baino gehiago sartu zituen. Partida batzuetan 60 puntu baino gehiago sartu zituen.

Asko aldatu al da saskibaloia ordutik hona?

P.M.: Ez genituen oraingoen erosotasunak. Behin, palak hartu eta La Salleko patioko elurra kendu behar izan genuen jokatu ahal izateko. Dutxarik ez genuen. Urretxun hasi ginenean, Ederrena pilotalekuko zinean dutxak eta aldagelak egokitu behar izan genituen. Pilotalekuan eta plazan jokatzen genuen. Partidak igandeetan izaten ziren, meza ondoren, eta jende asko etortzen zen gu ikustera. Erratza pasatu eta kantxa markatu behar genuen partidak hasi aurretik. Oraingoek, berriz, dena alde dute. Denboraldi honetan gurasoak diru laguntza ordaintzen hasi behar dira. Bada garaia! Izan ere, guk eramaten ditugu partida guztietara, arropa ematen diegu… eta ez dute batere laguntzen. Bederatzi talde eta 120 jokalari edukitzea oso garestia dela kontuan izan behar da.

Nola ikusten dituzu egungo gazteak?

P.M.: Ezin dut gauza handirik esan, urteak baitaramatzat entrenatu gabe. Dena den, ondo entrenatzen dutela uste dut. Teknikoki gu baino hobeak dira. Irakasle prestatuak dituzte. Guk indar hutsez irabazten genituen partidak, teknikoki kaskarrak ginen.

Semea zurekin hasi al zen jokatzen?

P.M.: Futbolean hasi zen, Urolan! Hiru neska ere baditugu, baina haiek ez dira zaleak. Aitorrek etxean saskibaloi giroa bizi zuen eta azkenean saskibaloian hasi zen. Umetan La Sallera eramaten nuen jokatzen ikastera.

A.M.: 13 urterekin hasi nintzen Goierrin, baina umetan jasotako lezioak gogoratzen ditut.

Jokalari ona al da?

P.M.: Eroso samarra da. Ez zaio arriskatzea gustatzen. Azpeitian aukera izan zuen, baina ez zuen asko jokatzen eta berak nahiago du herrian gelditu… Eskolta postuan jokatzen du. Bizkorra da, koordinatua da eta azkarregi botatzen du baloia saskira.

Zer diozu zuk aitaz?

A.M.: Jokalari bezala ez dut ezagutu, baina entrenatzaile zorrotza da. Partida berak markatutako erritmoan jokatzea eta arbela erabiltzea gustatzen zaio. Partida zoroak ez zaizkio batere gustatzen. Entrenatzaile greziarren modukoa da. Buila asko egiten du, gainera.

P.M.: Lehengo eskolako entrenatzailea naiz, egun jokalariei libreago jokatzen uzten zaie. Zer egin ez dakigun bakoitzean, astean zehar entrenatutako sistema erabili behar da. Beste jokoa ikusgarriagoa da, baina garrantzitsuena partida irabaztea da.

Aita aholku zalea da?

A.M.: Ez, baina aholkuren bat eman izan didanean kasu egin diot. Umetan harmailatik keinuak egiten zizkidala gogoratzen dut. Ia beti arrazoia zuen, gainera. Izan ere, kanpotik errazago ikusten da.

Azpeitiko Iraurgin aritu zinen, Gipuzkoako bigarren taldean. Zer moduzko esperientzia izan zen?

A.M.: Denboraldi eta erdi eman nuen bertan. Lehen denboraldian gustura izan nintzen. Ez nuen asko jokatzen, baina entrenatzailearekin ondo konpontzen nintzen eta gustura joaten nintzen entrenamenduetara. Beste entrenatzaile bat ekarri zuen eta honek filosofia profesionala ekarri zuen. Base jartzen ninduen, baina postu horretan ez naiz abila. Gutxitan jartzen ninduen eta urduri ateratzen nintzen. Gainera, oso gaizki portatzen zen nirekin. Hori dela eta, Goierrira itzultzea erabaki nuen. Etxean bezala, inon ez. Ez dut presiorik, asteburuetan ez dut bidaia luzerik… Iraurgirekin Galiziaraino joaten ginen. Larunbatean joatea eta igandean itzultzea gogorra zen. Batzuek soldata zuten, baina nik laguntza bat besterik ez nuen kobratzen. Asier de la Iglesia zumarragarra, berriz, Castelló-n dago eta soldata ordaintzen diote.

P.M.: Iraurgira jokalariei egurra ematera etorri zen entrenatzailea profesionala da. Momentu hartan talderik gabe zegoen, baina Aitorrek taldea utzi eta gutxira eskaintza hobea jaso zuen. Bruesaren maila berean jokatzen duen Gijon taldera joan zen.

A.M.: Hilabete eta erdi besterik ez nuen jasan berarekin. Herrian gusturago nago. Goierrin saskibaloian jokatzen dute eta Orbegozon karrera amaierako proiektua egiten ari naiz.

Bukatzeko, saskibaloi talde beraren jarraitzaileak al zarete?

A.M.: Aitak saskibaloia jarraitzen du, ez talde zehatz bat. Ni Joventut taldekoa naiz betidanik, baina ez naiz zaletu sutsua. Jokalariak gehiago jarraitzen ditut taldeak baino.

P.M.: Niri saskibaloi partidak ikustea gustatzen zait, berdin da zein mailatakoak diren: kadeteak, neskak, Bruesa, NBA… Astean partida asko ikusten ditut. Bruesak hemengo 48 bazkide zituen iaz eta aurten, berriz, bost bakarrik ditu.

Saskibaloia oso gertutik jarraitzen duzu, beraz.


P.M.: Seme-alabak txikiak zirenean, oporretan saskibaloi jardunaldietara joaten nintzen familiarekin: Murtzian, Katalunian… izan ginen. Ni eskoletara joaten nintzen eta gainontzekoak hondartzara. Nire poltsikotik ordaintzen nituen eskolak. Egun, zorionez, Goierrik ordaintzen dizkie beren kideei. Dena den, ez dira gazte asko animatzen.

Ez al dizu penarik eman saskibaloi talde profesional bat entrenatzeko aukerarik eduki ez izanak?

P.M.: Ez pentsa… Hemen nahikoa lan izan nuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT