Gogoan izan urtarrilaren 7an berriro ere elkartzeko eguna dugula eta bien bitartean Artzeren hitz hauek sar daitezela guztion bihotzean
Ez gaituzte ezagutzen
Erdaldunek ez gaituzte ezagutzen geurehizkuntzan,
eta hizkuntza arrotzean haiek ezin gu egiazezagutu;
eta ezagutzen ez dena, nola maite?
Guk ezagutzen ditugu eurak euren hizkuntzan
eta erakutsi diegunola ditugun maite,
haiekbezain ondo,
haienerdara guztiok ikasiz.
Luzagabe ikusiko dute hori
eta erdaldunok eremaitatuko gaituzte;
maitatukodute hemengo euskara,
maitebadugu guk geure hizkuntza;
etaziur gaude, horiek ere,
gaur ez bada bihar,
erakutsiko digutelanola gaituzten maite,
gure euskara gukbezala ikasiz,
gurehizkuntza beren hizkuntza eginez
eta gure herria beren herri, zinez.
Ezagutzen ditugunbezala
ezagutukogaituzte
etahizkuntza berak gaitu
senidetuko guztiok.
Elkarrekinbizi eta elkar ez ezagutzeak
ez baitakarezinikusia eta gorrotoa besterik;
eta, erne!
gorrotoz duenean
batak bestea menperatzen,
garailea izaten da-ta menperatuena;
“erleakinor ausikitzen duenean,
bereburua ausikitzenago” duen bezala.
Aldiz, maitasunaren bidez
batakbestea garaitzen duenean,
batanola bestea,
biok jaikitzen dira garaile!
1998
J. A. Artze, XX. mendeko poesia kaierak, (44-45 or.).