
Ikusi zutenek kritika onak helarazi zizkieten aktoreei. «Gurelana gustuko egin zitzaiela esan zuten gehienek, bai ezagutzen zutenek,bai aurreneko aldiz ikusi zutenek. Orokorrean oso gustura gelditu ginengu ere», dio Escuderok.
Sarrerak ostiralean bertan jarriko dituzte salgai, 11:30etik13:30era eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago. Sarrerak banakaerosteaz gain, ziklo osorako bonuak ere aste honetan erosi ahalko dira,Zelai Ariztiko leihatilan: gaur 19:30etik 20:00etara eta 22:15etik22:45era, bihar eta etzi 18:30etik 20:30era. Bonuak 65 euro balio du,eta helduen antzezlan guztietarako da. Antzerki zikloko programazioosoa aste honetan aurkeztuko dute.
Klaseak eta arraza mintzagai
Abraham y Samuel antzezlanean bi judutar dira protagonista. Victor Häinen testuan dago oinarrituta.
«1980ko hamarkadan pil-pilean zeuden klaseen arteko gatazkakditu ardatz, baina gaur egunera ekar daiteke, oraindik ere nagusiak etaazpian daudenak badaudelako. Bestalde, arrazen handiespena ere agerianjartzen du, eta hori gure herrialde honetan pil-pilean dagoen gaia da».