
Aurten, Aste Santukooporraldia martxoan dela kontuan harturik, zikloaren muina datazaurreratu dute bertso eskolakoek. Horrela, otsaila eta martxoa iaosorik hartuko ditu aurtengo edizioak.
Urteroko bidearijarraituz, egitarau orekatu eta oparoa prestatu dute aurten ereantolatzaileek. Aurten, gainera, aurreko ediziotan arrakasta itzelalortuz zikloari entzutea eman dioten ekimenak errepikatzeaz gain,inoiz baino berritasun gehiago dakartza herrian eta herritik kanpoerreferente bilakatu den zikloak. Martxoan Bertsoa bertso ziklo soilabaino gehiago dela erakustea da, antolatzaileen esanetan, aurtengoMartxoan Bertsoaren xedea.
Horrela, Uxue Alberdiidazle eta bertsolari elgoibartarrak gidatuko duen SorkuntzaTailerrak emango dio zikloari hasera. Gaztea izanagatik literaturaneta bertsolaritzan dagoeneko urrats sendoak eman dituen Alberdik,literatura egiteko bideak eta irudimena lantzeko ariketak egingo dituotsaileko aurreneko bi ostiraletan gidatuko duen tailerrean. Haserabatean 14 eta 18 urte arteko gazteak literatura eta bertsolaritzarahurbiltzea da tailer honen helburua, baina adin tarte horretatikkanpo dagoen edonork ere har dezake parte.
Otsailaren 16an eta 23an,bertsolaritzari buruzko ikastaroa emango du Xabier Amurizabertsolariak. Amuriza eskarmentu handikoa da bertsolaritza eskolakematen eta ez da ahaztu behar 80. hamarkadaren hasera aldera berakurraturiko bideak ezarri zituela, neurri handi batean, bertsolaritzamodernoaren oinarriak.
Azkenik, ikastaroenserieari amaiera emateko, otsailaren 29an Goenkaleko aktore ohi etaegun aktore zuzentzaile den Itziar Gomez Sarasolak jendaurreankomunikatzeko teknika landuko du.
Nobedadeekin jarraituz,martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunean, bertsoa eta pilotauztartuko dituen ekitaldi berezia izango da Ederrena pilotalekuan,bertso pilota, hain zuzen. San Franciscon (AEB) jokatutako mundukopala txapelketan txapeldun izandako emakumezko pilotariak izangoditugu jokoan, eta Maialen Lujanbio eta Iratxe Ibarra bertsolariakkantuan. Ikuskizun aparta, beraz.
Aurreko urteetan hainarrakastatsu izandako herriko bertsolari txapelketa eta bertso afariaere izango ditu, nola ez, aurtengo Martxoan Bertsoak. Kanporaketaezberdinak egin ostean, martxoaren 15ean Gaztelekun jokatuko denfinalean erabakiko da nor izango den aurtengo txapelduna. Bertsoafariari dagokionez, Galeperran egingo da, azken urteotan bezala.Martxoaren 1ean izango da eta Aitzol Barandiaran eta IñigoManzisidor Mantxi bertsolari biziak arituko dira kantuan.
Eskolarteko bertsopaperlehiaketa, martxan
Zumarraga eta Urretxukoikastetxeetan burutu ohi den bertsopaper lehiaketa ere, martxan dadagoeneko. Azken urteotan bezala, hiru maila bereiziko dira lehiaketahonetan, eta maila bakoitzean gai jakin bati buruzko bertsoak idatzibeharko dituzte lehiakideek. Otsailaren 15ean amaituko da lanakaurkezteko epea, eta sari banaketa martxoaren 7an izango da, Labeagaaretoan.
Azkenik, Gu ta Gutarraktaldearen emanaldia, Hitzen Lapurra bertsotxongilo ikuskizuna etabertso eskolakoen eskutik helduko diren bertso musikatuak diraegitaraua ixteko falta diren ekimenak. Emanaldi hauek hurbildu ahala,emango dugu bakoitzaren berri. Argi dago, aurten ere, ez delabertsoaz gozatzeko aukerarik faltako.