Noiz eta nolatan sortu zen Lenbur?
1997ko azaroan sortu zen. Zenbaitlegazpiarrek burdinarekin zerikusia duen ondarea ezagutzera ematekobeharra ikusi zuten eta helburu horrekin jaio zen. Hasierako asmoamuseo bat egitea zen.
Nolatan hasi zen Urola Garaia mailanlan egiten?
Fundazioa 1997an sortu zen, bainaegitasmoa bi edo hiru urte lehenagokoa da. Bi ekimenen ondorioa da.Alde batetik burdinari buruzko liburua idatzi zuen taldearena zegoeneta bestetik gurea. Legazpi mailako ekimenak ziren eta azkenean gureaatera zen aurrera. Fundazioa sortu zenean, proiektua eskualdera irekizen. Ardatza burdina bazen ere, eskualdearen natura eta kulturaondarea berreskuratu eta ezagutarazi nahi ziren. Fundazioarenhelburuen artean eskualdearen garapen sozio-ekonomikoa dago.Zergatik? Legazpiko ondarea bakarrik ezagutarazten saiatzeak ez zuenzentzurik. Maila zabalagoan lan egin behar da eragina izan nahi bada.Hasierako bi egitasmoen arteko ezberdintasun nagusiak horretanzetzan: besteek museoa egin nahi zuten eta guk errestaurazioa,ostalaritza, natura… eskutik joan behar zirela uste genuen. Zenbateta dibertsifikatze handiagoa izan, orduan eta jende gehiagorenganahelduko da egitasmoa. Are gehiago esango nuke, eskualdetik harago lanegin beharko genuke.
Zer egin zen Urola Garaiko gainontzekoherrien konpromisoa lortzeko?
Gainontzeko udalei Fundazioan sartzeragonbidatu zitzaien, baina ez ziren sartu. Fundazioaren aurkezpenekitaldian izan ziren, baina ikusleen artean. Legazpikoak bakarrikerabaki zuen parte hartzea.
Zergatik uste duzu erabaki zutelagainontzeko udalek ez sartzea?
Arrazoi asko izan zirela uste dut.Egitasmo hasi berria zen eta askok ez zuten uste turismoagarrantzitsua izan zitekeenik. Krisi garaia zen eta ordura artekoformulekin aurre egin nahi zitzaion. Bestalde, askok ez zekiten zererrekurtso eskaini genitzakeen. Historikoki euskaldunok industrialandu dugu eta turismoa eguzkiarekin eta hondartzarekin lotzen dugu.Dena den, urte askotan Urretxu eta Zumarraga izan dira Lenburrenlanari etekin handiena atera diotenak. Zergatik? Eraikuntza lanetangastatu genuen diru gehien eta eraikuntza enpresak Urretxu etaZumarragan daude.
Dagoeneko turismoa ere diru iturri izandaitekeela ikusi da. Zergatik ez dira oraindik zuei elkartu?
Lenburrek aurrera egin heinean,zailtasun handiagoak sortu dira. Errazena guztiak elkarrekin hasteaizaten da. Arazo hori gainditzeko, gainontzeko herriak besteesperientzia batzuk ezagutzeko egindako bidaietara gonbidatu ditugubeti. Integratzea eta turismoak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeanahi genuen. 2001ean egoera hau bideratzeko aukera berri bat izanzen. Lenburrez gain, Hiru Tenpluen Ibilbidea zegoen. Zumarragakbultzatu zuen eta Uggasa arduratzen zen beraz. Mundu guztiak argizuen bi egitasmo egotea ez zela logikoa, gutxiago oraindik halakoeskualde txiki batean. 2001ean, Uggasaren ekimenez, enpresa batiturismoaz nor arduratu behar zen ikertzeko eskatu zitzaion. Lenburhautatu zuen. 2001etik 2004ra eskualde mailan lan egin genuen etaHiru Tenpluen Ibilbideaz ere arduratu ginen, orain IgnaziotarLurraldea dena. Garai hartan Iparragirreri buruzko ikus-entzunezkoasortu genuen, Iparragirrerekin lotutako seinaleetan Lenburren irudiaikus daiteke…
Zer gertatu zen gero?
2003an aldaketa politikoa izan zenudaletan eta Antiorekin lotutako proiektutik bota ziguten. Zergatik?Ez dago horretarako inongo arrazoirik. Aurreko legealdian ezer eginez izana leporatu ziguten, baina orduko udal ordezkariek etaLenburrek egungo udal ordezkariek egin duten berbera egin genuen.Bestalde, urte haietan elkarlana izan bazen ere, apustu ekonomikoaLenburrek eta Legazpiko Udalak bakarrik egin zuten. Turismo bulegoaMirandaolan dago, eskualde guztiko foiletoak zabaltzen ditugu,ferietan eskualde osoa ematen dugu ezagutzera… baina diruaLegazpiko Udalak bakarrik jartzen du. Fundazioan sartzea eskainizitzaien eta uko egin zuten. Hala, hemen egiten den eskualdekoturismoaren kudeaketa lana ordaindu beharko zutela esan zitzaien.Akordio batera heldu ginen, baina azken momentuan Urretxuk etaZumarragak ez zuten sinatu. Ez dute arrazoirik eman.
Zein uste duzu izan zela arrazoia?
Nire ustez Urretxu eta Zumarragakbatzuetan bat egiten dute bertan biztanle gehiago dituztela,komunikabide hobeak dituztela… aditzera emateko. Batzuetanegitasmoak Urretxu eta Zumarragan, batez ere Zumarragan, bakarriksortu daitezkeela iruditzen zaigu. Horrek ez du zentzurik. Legazpikaskotan onartu du eskualde mailako egiturak bere herritik kanpojartzea. Lenburrek bere ahalmena eta inplikazioa erakutsi du,enpresariak erakarri ditu, eskualdera dirua ekarri du, ikerketa lanakegin ditu… Eskualdean turismoa hobekien nork lantzen dueneztabaidatzeak ez du zentzurik.
Urretxun gobernu aldaketa eman da.Orain Lenburren sartuko diren esperantza ba al duzue?
Lehenik eta behin Legazpikoa konpondubehar dugu eta bidean gaude. Bilera batzuk izan ditugu etamesfidantza gainditu dugula uste dugu. Bigarren pausoa Urretxuerakartzea da. Bertako alkatearekin bildu naiz jada. Berak deituizanak eta landu genituen gaiek asko poztu ninduten. Euren egitasmoakazaldu zizkiguten eta orain harremana sendotzeko prozesua abianjarriko dugu.
Zer gertatzen da Zumarragarekin?
Ez didate deitu eta ni ere ez naizeuren harremanetan jartzen ahalegindu. Argi utzi zuten eurek eramannahi dutela Ignaziotar Lurraldea egitasmoa. Eskualdeko PlanEstrategiko berria eskatu da eta berriro ere bakoitzak zer egin beharduen eztabaidatuko da.
Urretxukoak ez al du Zumarragakoakonpontzen lagunduko?
Baietz uste dut. Aurreko etapanUrretxuk baiezkoa eman izan baligu Zumarraga ere etorriko zen. Izanere, 1999tik 2003ra alderdi berekoek izan zuten alkatetza biherrietan eta gainera lautik hiruk formula baten aldeko apustuaegiteak eta laugarrena kanpoan gelditzeak ez du zentzurik. Dena den,Zumarraga sartzen bada, benetan sinesten duelako sartzea espero dut:indarrak batzeko, irudi bateratua emateko…
Zer diozu Goierrirekin ere indarrakbatzeari?
Beharrezkoa da, baina are gehiagoesango dizut: nire ustez, turismo kontuan, Goierritik harago joanbehar dugu. Gipuzkoa zein berdea da gure esparrua. Egitasmo horretaneskualde guztiok parte hartzen dugu eta bileretara Lenbur joaten da,ez Urretxu edo Zumarraga. Turismoa gure ondarea indartzea etaezagutzera ematea da eta Gipuzkoa zein berdea egitasmoak marketingaz,zabalkundeaz… arduratuko den azpiegitura izan beharko luke.Koordinazioarekin ez da nahikoa. Gipuzkoak orografia bakarra du,herrialde txikia da… nola azalduko diozu kanpotik datorren batiBeasain Goierri dela eta bi minutu gorago Urola Garaian dagoela? Ezdu zentzurik. Jendea gure herrira ekartzeko, lehenik eta behinGipuzkoara etorri behar dira. Zailena hori da. Gero eurek erabakikodute parke naturaletara, burdinoletara edo nora joan. Hemen gastatudezatela. Beasainen gastatzen badute, gero diru horren zati batZumarragara helduko da. Hori da ulertzen ez duguna, egitasmoa herribatean edo bestean garatzeak ez duela garrantziarik.
Goierri eta Tolosaldea horretazkonturatu dira eta elkarrekin lanean hasi dira. Gu ezin garainorengana joan, eskualdean bertan ez baitugu gure artean adosjartzea lortu. Hori hala, industria ondarea duten herrien sareamartxan jarri nahi dugu. Legazpirekin lotuagoa dago, baina ez digutebeste aukerarik uzten. Urola Garaian, guztiok elkarrekin ezaritzearen ondorioz, aukerak galtzen ari gara.
Nola konpondu daiteke hau guztia?
Mankomunitateak gauzak argitu etagidatu behar ditu. Arazoa aspalditik dator. Orain Plan Estrategikoadator eta dagoeneko abian dauden azpiegiturak eta euren langileak etaesperientzia kontuan hartzea espero dut. Egitura berriak ez sortzeaespero dut, arazoa luzatzea izango bailitzateke. Dena bikoiztekoohitura dugu, baina Lenbur ez da desagertuko! Alkateek konpondubeharreko arazoa dela uste dut, arazoa politikoa baita. Erabakipolitikoak hartu behar dira.
Turismoaz Lenbur arduratu behar zelaerabaki zen garaian eskualde mailako erakundeetako teknikariokbilerak izan genituen, baina lidergoa alkateek edo eurek esandakoekizan behar dute.
Nola ikusten duzu Plan Estrategikoberriaren kontua?
Kanpotik izan dut horren berri. Ondoiruditzen zait, baina ea oraingoan behin betiko den. Planak, ideiaketa bilerak ez zaizkigu falta izan orain arte. UGLE eta Uggasa horienondorio izan dira, baina eskualdea sendotzea ez dugu lortu oraindik.
Bukatzeko, nola ikusten duzu UrolaGaraiaren etorkizuna?
Nire ustez eskualde guztiek duteetorkizuna, baina bilatu egin behar da. Eskualdea egituratu behardugu lehenik eta behin. Gero horrek, seguru aski, gauza askotanGoierrirekin bat egitea eramango gaitu. Eskualdea egituratzen ezbadugu, gainontzekoek euren artean bat egingo dute, proposamenbateratuak egingo dituzte… eta guk zailtasunak izango ditugu.Egungo egoerak ez du aukerak izaten laguntzen.