Gaur 09:30ean hasita IñakiMendiluze Txugi-ren omenezko futbol txapelketa jokatuko da Argixaon,Urola Kirol Elkarteak antolatuta. Txapelketak hamahirugarren edizioadu, eta zortzi talde ariko dira, alebin mailakoak: Real Sociedad,Eibar, Zarautz, Aloña Mendi, Tolosa, Osasuna, Alaves etaUrola.
Urola futbol taldeko jokalari izandako IñakiMendiluzeri eta haren familiari omenaldia egiteko asmoarekin sortuzen txapelketa, eta urtero Aste Santua hastearekin batera jokatzenda. Partidak hasi aurretik Txugiren omenezko oroitarrian loreeskaintza egingo dute.
Alebin mailako zortzi jokalarizosatuta egongo dira taldeak, eta partidak bi zelaitan jokatuko dirahasiera batean. Finala 13:30erako dago iragarrita, eta sari-banaketaekitaldia ordu biak inguruan izango da.
Parte hartzen dutenjokalari guztiek jasoko dute domina eta elastiko bana, eta mokadutxoaegiteko poltsa ere emango diete. Antolatzaileek herritarrei Argixaorajoateko gonbitea egin diete. Ea eguraldiak laguntzen duen!