Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Xabier Murugarren: Athleticetik Urolara (135.alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/03/25
Otamotz
Murugarrenek Athleticen deia “pozez” jaso zutela, baina bizimodu berrira egokitzea kosta zitzaiola oroitzen du. “Etxeko guztiongan ilusioa piztu zuen eta ez genuen bi aldiz pentsatu, baina 14 urterekin hara joatea gogorra da. Gurasoak ez zeuden nirekin eta hasieran lagunik ez nuen. Gogorra izan zen. Derioko seminarioan nengoen, beste 20 bat pertsonarekin batera. Zaharrenek 19 urte zituzten eta gazteenak gu ginen. Gainontzekoak nire egoeratik pasatakoak zirenez, lagundu egin zidaten. Penaz joan nintzen handik”.
Zumarragako futbolaria errespetuz gerturatu zen Lezamara. “Hasieran beldur pixka bat nuen, jokalari onak egongo zirela bainekien. Nik ere besteek bezain ondo edo hobeto egin nezakeela ikusi nuenean, gozatzen hasi nintzen”.

Garai hartan Dani Aranzubia, Carlos Gurpegi eta Fernando Llorente ere bertan zeudela oroitzen du. Bere taldean, berriz, Athleticen lehen taldearekin partidaren bat edo beste jokatu zuten Gorka Azkorra eta Jonan Garcia zeuden.Murugarrenek partida dezente jokatu zituen, baina ez zioten denboraldi gehiagotan aritzeko aukerarik eman. “Hilabete batzuk behar izan nituen egokitzeko, baina gero oso gustura aritu nintzen. Hala ere, gauza arraroak gertatu ziren. Ikuskatzaileek jokalari berriak ekartzen dituzte eta horiei tokia egiteko beste batzuk bota behar dira. Beste batzuek nik baino gutxiago jokatu zuten, baina Gipuzkoako herri txiki batekoa botatzea errazagoa zitzaiela uste dut. Bestalde, Lezamako arduraduna zen Amorrorturekin ez nintzen ondo moldatu”.

Bere entrenatzailea orain Espanyol taldean dagoen Ernesto Valverde izan zen eta honekin hobeto moldatu zen. “Valverde primerako pertsona eta entrenatzailea da, oso jatorra. Beti gure gainean egoten zen eta oso ondo moldatu nintzen berarekin. Urte bukaeran entrenatzaile onenari saria eman zioten eta niri oparitu zidan. Berarekin harremana galdu dut, ez dut bere telefono zenbakirik, eta pena handia ematen dit. Gainontzekoekin ere ez dut harremanik. Telefono zenbakiak hartu nituen, baina…”.

Zumarragako futbolariak Espainiako Txapelketan ikusi zuen Athleticen etorkizunik ez zuela. “Partida guztiak jokatu nituen eta finalerdietan ere zelaian izango nintzela uste nuen. Valverdek berak hori esan zidan, baina Amorrortu azaldu zen eta partida aulkian hasi nuen. Amorru handia eman zidan. Piterman eta enparauez hitz egiten da, baina toki guztietan gertatzen dira gauza arraroak”, aipatu du.

Athletic utzi zuenean, Valverderen laguntza izan zuen futbolean jarraitzeko. “Talderen bat aukeratzeko eta ni bertan sartzen saiatuko zela esan zidan. Antiguokora joatea ondo egon zitekeela esan nion. Jubeniletako lehen bi urteak eman nituen bertan. Han ikusitakoaz nazkatuta Urolara itzultzea erabaki nuen, baina lagun batek Beasainera joateko esan zidan. Jubenil taldean proba egin nuen, baina Beasainen ez diete kasu handirik egiten beheko taldeei. Hori dela eta, herrira etorri nintzen. Bi denboraldi zoragarri eman nituen Mitxel Badiolarekin eta Iñaki Aranzadirekin”.

Gero, lesioa izan zuen meniskoaren kanpoaldean. “Ebakuntzak ez zuen zailtasunik. Hilabete eta erdira korrika egiten hasi nintzen, baina mina sentitzen nuen. Medikuak ebakuntza ondo egin zutela eta bi irtenbide zeudela esan zidan: menisko osoa kentzea edo futbola uztea. Meniskoa ez nuen galdu nahi, luzera hezurrak gastatu egiten baitira eta protesia beharrezkoa izan baitaiteke. Hori dela eta, Urolako mutilak entrenatzen hasi nintzen. Azkenaldian belaunean minik nabaritu ez dudanez, berriro jokatzen hastea erabaki dut”, esan du.

Erritmoa hartzea kostatu zaio. “Bi urte eman ditut jokatu gabe eta hori asko nabaritzen da. Oso gustura nabil, futbolean jokatzeko beharra bainuen. Harra barruan dut. Ama kezkatuta dago, baina…”, onartu du.
Murugarrenek 25 urte besterik ez ditu, baina dagoeneko futbolaren gazi-gozoak ezagutu ditu. “Egia esan, ez dakit horren gaztetan kanpora joatea ona izan zen. Nik ere askotan galdetu diot hori neure buruari. Beharbada hobe izango da etxetik apur bat beranduago ateratzea, baina ez dut atzera bueltatzerik. Gauzak ahalik eta hobekien egin ditut. Ez dago zertan damutu beharrik. Saiatu egin naiz eta ez dut nire burua zigortu behar gehiago lortu ez dudalako”, aipatu du.

Orain futbolaz gozatzeko gogoa du. “Kirol hau atsegin dut eta lagunekin aritzearekin eta mutikoak entrenatzearekin ez dut nahikoa. Lehia, egurra ematea… beharrezkoak ditut”. Urolan ondo hartu dute. “Beteranoa naizela suposatzen da.  Gure lanetako bat gazteei irakastea da. Dena den, ezin diegu asko eskatu, tope baitabiltza. Aldagelan sekulako giroa dugu: ezagutu ditudan gainontzeko taldeetan baino sanoagoa da eta presio gutxiago dugu”.

Berak bezala punta-puntako talde batera joateko aukera duten gazteen helburua gozatzea izan behar dela dio. “Ez dezatela euren izaera horregatik aldatu eta duten guztia eman dezatela, apaltasunez. Zer edo zer gaizki ateratzen bazaie, ez daitezela kezkatu. Lanean jarraitu dezatela. Futbola benetan atsegin badute, aurrera egitea lortuko dute”, amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT