
Hordago Txikira egitasmo berriaaurkeztu dute Urretxun, formatu txikiko askotariko ikuskizunakherriko tabernetan aurkezteko helburua duena, euskara, aisialdia etagazteria uztartuz.
«Ez dugu ezer berririk asmatu, UrretxukoGaztelekua eta Intrepid Fox taberna erreferentzia dira horrelakoikuskizunak antolatzerakoan», aipatu du aurkezpenean UrretxukoUdaleko kultura zinegotzi Gorka Garmendiak.
Kostuaren %75 Udalakfinantzatuko du, eta tabernariek hartuko dute euren gain gastuarengainerako zatia. Baliabide eta promozioa Udalaren esku geratu dira.
Tabernak eta aisialdia
Tabernakaisialdi guneak direla aprobetxatuz, tabernetatik bidera daitekeenkultur eskaintza bultzatu nahi izan dute, Garmendiak gehitu duenez,beti ere urretxuarrengan aisialdian euskara sustatzea kontuan izanda.
«Lekaio kultur elkarteak bazuen formatu txikiko ikuskizunakekartzeko proiektu bat; haiena eta Udalarena uztartu ditugu,kointzidentzia bat egon da». Egitaraua egiteko Lekaiorenaholkularitza izan du Udalak.
Egitasmoa pizgarri gisa
Hordago Txikira egitasmoa pizgarri modura ikusten dute KulturaBatzordean. Horrelako egitasmoak antolatzeko zein beste gune egondaitezkeen pentsatzeko batetik. «Hasiera ere izan daitekeeuskararen gaiari dagokionez, ostalaritzaren sektorea gehitzekoaukera eman diezagukeelako».
Egitaraua
- Apirilak 10. Joseba Irazoki abeslari eta bakarlaria, Osaba tabernan.
- Apirilak 24. Belen Azkarate ipuin kontalari eta musikaria, Zona Zeron.
- Maiatzak 8. Mikel Markez eta Josu Zabala, mahai-ingurua: Euskal musikaren bilakaera. Laketen.
- Maiatzak 22. Jone abeslaria, Intrepid Fox tabernan.
- Ekainak 5. Txus Aranburu eta Mikel Perurena, musika eta poesia: Edanasearte. Zuhaizti tabernan.
- Ekainak 19. Ander Eizagirre: Euskal Herriko txokoak diaporama. Motz tabernan.
- Irailak 11. Arriola ahizpak + Kpañia, Eire tabernan.
- Urriak 9. Eriz magoa, Eguzkia tabernan.
- Urriak 23. Helduentzako txotxongiloak (taldea zehaztu gabe). Gaztelekun.
- Azaroak 13. Urko Menaia musikari eta kantaria, Florida tabernan.
- Azaroak 27. Oihulari Klown, ipuin kontalariak eta musika, Krak tabernan.
- Abenduak 18. Xamber eskualdeko musikari taldea, Fer's tabernan.