
nau bart izerditan mela,
amak lasaitu egin nau
emanez bere epela.
Gaua igaro ostean biok
igaro dugun bezela
amak gehiago ez du entzun nahi
amestea libre dela.
Amona ohe zurian
agertzen zen guztiz eri,
niri so eta nor nintzen
ez zen ohartzen gehiegi.
Negar malkotan itzarri zaizkit
lo faltan zeuden bi begi,
joe, eskerrak usu ez diren
bihurtzen ametsak egi!
Guztiz ahazten dira maiz
eginiko amets denak,
baina oraindik gehiago
amestu nahi badu senak
amets berriak sortzen ditugu
egunez jende gehienak,
gure ametsik ederrenean
nekez beteko direnak.