Al-Khwarizmi deritzon Societat d´EducacióMatematica de la Comunitat Valenciana delako taldea, matematikairakasle batzuek osatzen dute eta pentsamolde matematikoaren korronteezberdinak zabaltzea dute helburu. Honetarako estatu mailakolehiaketa bat antolatu zuten, helbide elektroniko honetanikus daitekeena. Bertan ikastetxe ezberdinetako ikasleek partehartzen dute, haien artean Joseba Lopez eta bere ahalegina sarituaizan da.
Joseba Lopez La Salle Legazpi ikastetxeko ikaslea da etabertako irakasle den Goyo Lekuonak bultzatu zituen bera eta bereikaskideak bertan parte hartzera. Dagoeneko ezaguna da Lekuonakikasleen artean zein irakaskuntza munduan orokorrean, matematikazabaltzeko egin dituen zenbat ekimen, besteak beste 2005ean irakasleberritzaileei zuzendutako unitate didaktiko onenari Tablet PC sariajaso zuen Madrilen.
Joseba Lopezen hitzetan, «Goyok ikasturtehasieran honetan parte hartzeko aukera eman zigun eta talde bathorretan jardun ginen». Denborarekin batzuank aspertzen joanziren baina ikasle honek bere horretan ekin zion, ErantzunZorrotzenaren atalean onenen artean kokatu arte. Oparitzat hiruliburu jaso ditu, baina batez ere «ondo egindako lanarenatsegina» baloratzen du.
Goyoren laguntza
Ikasleak argidauka irakaslearen babesa eta bultzada izan duela bide honetan etaorain, Lekuona «oso pozik» dagoela dio. «Bereblogean kontatu omen du, eta matematikan hainbat adituren zorionakhelarazi dizkit».
Etxean ere oso gustura daude eta egunotanJoseba hara eta hona dabil tokiko komunikabide ezberdinetan, etabaita Euskadi Irratian ere «arratsaldean goaz irakaslea etabiok». Gaur bertan ere, udaletxean ere alkatetzaren esker onajasoko du.
Ariketak eskola orduetatik kanpo egiten ditu. «Asteanhiru ordu inguru egoten naiz horrekin», baina DBHko laugarrenmailan dagoen beste edozein ikasle bezala beste zaletasun batzuk erebaditu. Eta horien artean Parkour deritzon «kirola»azpimarratzen du. «Hesi arkitektonikoak, saltoen bidezgainditzean datza. Frantzian sortutako kirola da eta norberaren buruagainditzea du helburu» azaltzen du.
Ariketek lagunekinegoteko denborarik ez diote kentzen eta bere burua bere adineko besteedozein gazte bezala ikusten du. «Denbora-pasa etaetorkizunerako prestakuntza moduan hartzen dut», ingeniariaizan nahi luke eta. «Fisika eta matematika oso gogoko ditut etaekimenean parte hartzen jarraitzeko asmoa dut».