Urretxu eta Zumarragako jubilatuek osatzen duten Irri Makila antzerki taldea apirilean martxan jarri zen Andoaingo formatu txikiko antzerki lehiaketara gonbidatu zuten eta bihar final erdietan izango dira.
«Bi talderekin joan ginen eta horietako bat, Maria Antonia Hortigüela eta Patxi Zabaletak egindako komedia batekin, aurrera jo dugu, inola ere espero ez genuenean», azaltzen du Pablo Santillanek, taldeko zuzendariak.
Zuzendariaren arabera, antzezleak ez daude urduri, «besterik gabe joan ginen, egindako gonbidapenari erantzuteko eta horrela suertatu da».
Bi epaimahai
Irabaztea, «zaila» ikusten dute. Bi epaimahai daude, bata profesionalek osatutakoa eta beste bat publikoak osatutakoa, baina helburua, «tarte atsegin bat igaro eta igaro araztea» bete dutela uste dute, «oso gustura irten ginen eta». Gainera, taldearena egiteaz gain, besteek zer egiten duten ikusteko aukera izaten ari dira.