Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Itziar Sasieta: Santa Barbarako zaintzailea (137. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/05/19
Otamotz

Mendizabal baserrikoek aspalditik zaintzen dute urretxuarren baseliza kuttuna. Sasietak ez daki zehazki noiztik. “Nire aitona bertako sakristaua izan zen. Ama Beidakar baserrikoa zen eta ezkondu zenean Mendizabalera etorri zen. Orduan bera jarri zen sakristau, bere aitaginarrebaren ordez. Duela 20 bat urte nik hartu nuen ardura, baina amak etortzen jarraitu zuen. 19 urterekin hasi zen eta 80 urte baino gehiago zituen bertako lanak erabat utzi zituenean. Garbiketa lanetan guk laguntzen genion, baina eliza zabaltzeaz bera arduratzen zen. Bere garaian omenaldia egin zioten”, aipatu du Sasietak.

Amaren lekukoa hartzea beste aukerarik ez zuen izan. “Amak Don Santiagori Santa Barbarako lana utzi behar zuela esan zion eta apaizak niri pasatzea proposatu zion. Hala hasi nintzen. Gero eta zailagoa da lan hauek egiteko prest dagoen norbait aurkitzea. Nori utziko diot nik? Bi seme ditut eta ez dut uste nire pausoak jarraituko dituztenik… Laguntza eskatzen badiet etortzen dira, baina normalean bakarrik egiten ditut bertako lanak. Mendizabalekoon sakristau lanak hemen bukatuko dira”.

Parrokiako arduradunek ordezkoren bat aurkitu beharko dute. Sasietak Santa Barbarako baseliza zaintzea ez dela oso gogorra aitortzen du. Izan ere, gutxitan irekitzen ditu ateak eta orduan bakarrik egiten ditu garbiketa lanak. “Ez litzateke gaizki etorriko gehiagotan garbitzea, baina baserrian ere lana dut beti. Baseliza irekitzea eta kanpaia jotzea ere niri tokatzen zait. Kanpaia gaizki dago eta indar asko egin behar da jotzeko. Konpontzeko dago. Elizan matxuraren bat dagoen bakoitzean parrokoari jakinarazten diot”. Egunerako lana ez den arren, borondate hutsez egiten duela kontuan izan behar da. “Ez dut ezer kobratzen. Jendea harritu egiten da lan honen truke dirurik ez dudala jasotzen jakiten duenean. Amaren tokia hartu nuen eta norbaitek egin behar du… Santa Barbarak trumoietatik gordeko nauela erantzuten diet”, dio umorez Itziar Sasietak.

Serorak argi utzi nahi du ez dutela sekula dirurik kobratu, nahiz eta garai batean apaizarentzat beste lan batzuk ere egiten zituzten. “Nire aita nik 12 urte nituenean hil zen. Bera hil aurretik baserriz baserri apaizarentzat eskean joaten ginen. Santa Barbara eskea deitzen zitzaion eta lan hori ere Mendizabal baserrikoon ardura zen. Haurrak ginenean, gu geu joaten ginen eta Don Nikolas parrokoaren arrebak merienda erosteko eskupekoa ematen zigun lana bukatutakoan. Baserrietan berriro ere gure aitak lepo-ondo ederra izango zuela esaten ziguten eta amari lan hori ez genuela egin nahi esan genion. Izan ere, ez geunden halako gauzak entzuteko prest”.

Mendizabal baserrikoek parrokiarentzat egiten duten lanarekin lotutako anekdota gehiago ere badituzte. Euxebi Aiastuik, Itziar Sasietaren amak, susto ederra hartu zuen behin. “San Joan bederatziurrena 6.30ean izaten da, baina ama 6.00etan etortzen zen. Izan ere, kanpaia hiru aldiz jo behar zuen: seietan, laurdenetan eta erditan. Gu artajorran gelditzen ginen eta bera hona ermitara etortzen zen. Laino itxia zegoen egun batean Guardia Zibilarekin topo egin zuen eta sekulako sustoa hartu zuen. Don Santiago meza ematera heldu zenean gertatu zitzaiona kontatu zion eta ez zela gehiago 6.00etan kanpaia jotzera etorriko esan zion. Izan ere, ordu horretan ez zen kristaurik egoten inguru honetan. Ordutik aurrera 6.30ekoa bakarrik jo zuen. Ordurako beti norbait egoten zen baseliza inguruan”.

Ikus daitekeenez, Urretxuko fededunek badute zer eskertu Mendizabal baserrikoei. Inguruko beste baseliza batzuen zainketaz ere baserritarrak arduratzen dira. “Antiguan Zumarragako Udalak Jesus Perez jarri zuen, baina Agiñagan ere doan lan egiten da. Bertako arduradun nagusia nire ahizpa da, baina garbiketa lanez auzoko baserrietako familia guztiak arduratzen dira txandaka. San Kristobaleko baselizaz, berriz, Oraa Goikoa baserrikoak arduratzen dira”, aipatu du Itziar Sasietak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT