
Urretxuko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza saileko Visesa sozietate publikoak alokairuko etxeak merkatura ateratzeko hitzarmena sinatu dute. Urretxuko alkate Iñaki Zabalak eta Javier Madrazo Etxebizitza Sailburuak sinatu dute hitzarmena.
Herrian dauden etxebizitza hutsen azterketa amaituko dute Bizigune programari esker. Gaur egun, Urretxun alokairuaren merkatura ateratzeko moduan ehun bat etxebizitza daudela adierazi du Javier Madrazok. Bizigune programa «hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko tresna» dela diote Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailetik, «etxebizitza horiek prezio babestuetan alokairuan jartzea» helburu dutelarik.