Urretxuko Udaltzaingoak egun horretan autobus zerbitzua dagoela kontutan izanik, kotxea ahalik eta gutxiena erabiltzea gomendatzen du.
Dena den, autobusez igotzeko arazoak dituenak edo trasteak igo behar dituztenentzat udaltzaingoa jada paseak ematen ari da. Mahaiak eta aulkiak Kultur Etxean eskatu dituenak bertan izango ditu paseak hartzeko. Aurten ere Etxaburu paretik Zuloagara noranzko bakarra izango da eta kotxea erabili behar dutenei mantso gidatzeko eskaera egin zaie udaltzaingotik, jende asko oinez ibiliko delako eta autobusak gora eta behera ibiliko direlako.
Pasa den urteko Sanjoanetako argazkiak otamotz.eus-en.