Pasa den ostiralean bi hautagai zerrendak bazkideen aurrean aurkeztu zituen Urola K.E.ak. Bazkideen onespena jaso eta gero, hauteskundeak martxan dira beraz pasa den ostiralaz geroztik.
Francisco Núñez egungo presidenteak pasa den astean egin bezala, atzo Asier Muruak “Urola Bihotzean” hautagai zerrenda aurkeztu zuen. Hautagai zerrenda, futbolean eskarmentu handia duten Urola kirol elkarteko bazkide talde batek osatzen duela azalduz hasi zuen Muruak aurkezpena. Egungo zuzendaritzari hausnarketa bat eskatu eta gero, gauzak aldatzeko beharretik sortutako hautagai zerrenda dela argitu zuen.
Egindako proposamen guztietatik, batez ere hiru azpimarratu ditu Muruak:
- Bazkidearen ilusioa berreskuratzea
- Urola berriro ere Gipuzkoa mailan erreferente izatea
- Oinarrizko futboleko jokalarien gurasoei lasaitasun mezu bat bidaltzea. Herrian zabaldu diren zurrumurruen inguruan talde guztiak mantenduko dituztela azpimarratzea.
Urola kirol elkarteko hauteskundeak ostiralean burutuko dira, goizean eta arratsaldean, Zelai Arizti kultur etxean.
"Urola Bihotzean" hautagai zerrendaren prentsa oharra osorik ikusi.
Infomazio gehiago Goierriko Hitzan.