
Gogor entrenatu eta gero gogoz eta irrikaz dago Maialen Akizu bihar oholtza gainera igo eta entzuleak gustura uzteko moduko saioa egiteko. Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kideak eta beste hainbat herritar berekin izango ditu lagun finalean. Autobusa ere antolatu dute biharko.
Gutxi gora beherako plana:
- Irteera goizeko 9:30ean Zumarragako eliza paretik
- Txikien (14 urte artekoak) mailako finala: goizeko 11etan Altsasuko Burunda pilotalekuan
- Bazkaria: norberak eramandakoa bertako ikastolan egokitutako mahai batzuetan jango dugu
- Handien (18 urte artekoak) mailako finala: arratsaldeko 4retan Altsasuko Burunda pilotalekuan
- Autobusa hartu eta herrira: arratsaldeko 7:30ak aldera (bukatu eta handik ordu erdira edo)
Azken hiru urteetan, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako Amaia Iturriotzek izan du Euskal Herriko txapelketan abesteko aukera. Maila oso ona eman du beti eta iaz txapela ere lortu zuen. Ea aurten Maialenek ere bide bera jarraitzen duen. Zorte on!