Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Horacio: deserria (138. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/06/25
Otamotz
Deserria norberak aukeratzen duenean ez da hain deserri, hasi  zen. Videlaren diktaduraren garaian utzi behar izan zuen berak Argentina.
Ordutik bere barruek ez daukate non eutsi, zerbait hautsi zitzaion. Izebaren etxea arakatu eta hankaz gora utzi zuten, segika ibili zitzaizkion eta harrapatuz gero zer egingo zioten jakin zezan lorratz bat baino gehiago utzi zioten bidean. Bere liburutegia erre zuten. Orduan bai, Marcela eskutik hartu eta Buenos Aireseko aireportura beltzez jantzita iritsi zen, txartelak eta maleta bana eskuetan.
Horacio sarritan bueltatu da harrezkero. Marcela gabe egin du bueltako bidaia, Marcelak ezin izan du urrats hori eman, pentsatze soilak malkoak bere begien atarietan ipini ditu eta bietako inork ez du berriz ere urtegia zabaldu nahi izan. Marcela ez da bueltatu Argentinara.
Horaciok inoiz ez du aurkitu, ordea, utzi zuen herria. Kantoiak, eraikinak, parkeak eta aurpegi asko ere hor daude, ez denak. Bueltatu den bakoitzean apurtutako ispiluaren atalak elkartzen saiatu da, baina ezin izan du ispilua osatu. Eskandinabiako hotz eta ilunean hobeto nago, elurraren zuriak nere minak urruti daudela amesten uzten dit.
Beste mota batzuetako erbesteak ere badaudela dio: norberak aukeratzen dituenak. Egoera errazagoa dirudi. Horaciok errazagoa dela uste du. Bi metroko erbestea edo hogei mila kilometrokoa, doana edo datorrena, nahita edo nahitaezkoa. Bidean Kavafisen hiria norbera, edonora, beti, bere buruarekin doala gogora ekartzeko.
Horacioren bizkarrak kurba bat marraztu du eta perlak belaunetatik jaitsi ditu, Zahartu egin da, txikitu bat-batean, bere eskuak dar-dar hasi dira dantzan. Hitzak pisutsuak dira orain, poliki hitz egiten du, hitz bakoitzak zama bat ezkutatuko balu bezala:
-Poseidón era una impostura, soy chiquitico mis perlas. El exilio involuntario es forzado pero, en realidad, el exiliado siempre se preguntará si realmente no le quedó otro remedio.
Horacio elefantea balitz tronpamakur legoke, ttiki elefanteen artean. Perlen begi borobilak handitu egin dira. Bizkarra zuzentzen saiatzen da Horacio, perlengatik izan dadila behintzat.  Gezurrezko jainkoak oraindik kontatzeko gehiago baduela dio eta parean lurrean eserita dituen perlei zuzenean begiratzen die esku batekin bestearen dardarari helduz:
-Fíjense en el poeta Juan Gelmán, él no se dice exiliado, se dice trasterrado. Él volvió tras la dictadura: “la vuelta a Argentina fue extraña. Un día entré en un bar de comida rápida. Delante de mí había un señor con aspecto de policía muy notable. Me puse a pensar: ¿no será ése el hijo de puta que mató a mi hijo? Me di cuenta de que en Argentina me quedaban pocas alternativas de vida. O vivir amargado, o agarrar la metra y matar a algunos, o acomodarme a la situación. Conclusión: me fui”.
Gelman bere sustraiak Argentinatik Mexikora eramaten saiatu zen eta neurri batean lortu duela uste du Horaciok, akaso Mexikon sustrai berriak sortu dituelako, ez da gutxi. Beste batzuek bizitza guztia ematen dugu horretan inoiz lortu gabe.
Eta orain, perla ederrak, zerrendako azken deserriak: erbeste laburrak, kilometrorik gabekoak. Guztiok, barruan, batzuetan, ihes egiteko dugun gogo horretaz ari naiz. Ezaguna duzue? Erbestealdi horiek gehienetan ez dira mingarriak, baina minak eragindakoak izaten dira askotan. Deserri laburrak pluralak dira. Gogo horri jarraiki ihesian joan direnak eta gero bueltatzeko modurik aurkitu ez dutenak badira. Badira denbora pasatu ahala bidea ahaztu nahi izan dutenak edo bidea, jada, gogoratzen ez dutenak. Deserri laburrak betirako ihesaldiak bilakatu daitezke, baina ez larritu perlak, azken erbeste hauen artean goxoak direnak ere badira, ez dizuet, ordea, nireak zeintzuk diren esango. 
Perlak isilik daude, pentsatzen.
Miriam Luki

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT