Larunbatean Anton Arbuluk Zumarragako alkatetzari uko egin eta gero, Mikel Serranok hartu zuen jarduneko alkate izateko ardura. Honek legeak ezarritakoaren arabera, hamar egunetako epea du alkate berria aukeratzeko Udalbatza berezia deitzeko eta ostiral honetarako deitu du. Bilkura 12:00etarako deituta dago. Legearen arabera, zerrendaburu guztiak izan daitezke alkate eta bozketa bidez erabakiko da.
Antton Arbuluk uko egin dio alktetzari eta hemendik aurrera FEVEn arituko da.