Berritasunik nabarmenena aurrerantzean zerbitzu guztiak kudeatuko dituen gizarte laguntzailearen figura da. Beatriz Arbizu legazpiarrak hartu du bere gain lan hori.
Goizeko hamaiketan sartzen dira Eguneko Zentrora, hogeita hamabi lagun dira gaur egun zerbitzua erabiltzen dutenak. Dutxatu egiten dituzte astean bitan, txandaka, eta ondoren begiraleekin egiten dituzte jarduera desberdinak, bakoitzak dituen beharren arabera. Bazkaldu, atseden hartu eta afaldu bitartean jarduera gehiago eginez igarotzen dituzte arratsaldeko orduak.
Berrikuntza lanak
Eguneko Zentroan berogailu sistema berria jarriko dute, gas naturalarekin funtzionatuko duena. Margotu egingo dute, eta irisgarritasuna galarazten duten zenbait oztopo kenduko. Marian Ostiza Gizarte Zerbitzuetako arduradunak Udalaren helburua zerbitzu hobea eskaintzea dela adierazi du.
Herriko adinekoen arretarako. (Goierriko Hitza)<!–