Urretxun eta Zumarragan bederatzi lagun daude familia banatan banatuta, eta Legazpin eta Seguran beste haur bana daude. Jarduera ugari egiten dituzte, tartean Aikur museora bisita. Hurrengo egunetan Lasturrera joango dira zezentxoak toreatzera, eta uztaileko azkeneko asteburuan familia guztiekin batera bi eguneko irteera egingo dute. Urretxuko eta Zumarragako udalek ere festa bat eskaini behar dietela aurreratu dute, baina oraindik data ez dute zehaztu.