Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Urretxu-Zumarraga Ikastolaren esperientzia etorkinekin

Urretxu eta Zumarraga
2008/08/07
Otamotz

 

Argia astekariak argitaratzen duen Larrun gehigarriaren azken aleak "Kultur artekotasuna hezkuntzan" hartu du gaitzat eta bertan Urretxu Zumarragako Ikastolaren esperientzia kontatu du Elisabeth Altolagirrek. Elisabeth Urretxu-Zumarraga Ikastolako Heziketa Bereziko eta Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea da eta berak idatzitako artikulua ona ekarri dugu osorik:

 

Gaur egun hezkuntzak duen erronka nagusienetakoa da etorkinen eskolatzea. Gizartean ematen ari den immigrazio fenomenoa eskoletan islatzen da eta urtez urte goraka doa. Gainera ikasle berriak ikasturtearen edozein mementotan datozkigu eta irakasleriak etengabeko egokitzapenean murgildu beharra dauka. Desoreka handia sorrarazten du, baina hezkuntzako profesionalek esfortzu ikaragarria egiten dugu ikasle hauen benetako integrazioa eman dadin, hizkuntzak jaso ditzaten, curriculumean aurrera egin dezaten eta, garrantzitsuena, ongi senti daitezen eta ondo tratatuak izan daitezen.

 

Gurean duela bederatzi urte hasi zen ibilbidea. Urte hartan hiru anai-arreba marokoar eskolatu ziren. Egoera erabat ezezaguna, arrotza zen, ez baitzuten ez gaztelania ezta euskara ezagutzen, beraz, ikasle hauei nola erantzun kezkagarria zen.

 

Ikastolak arabiera eta euskara zekizkien irakasle bat kontratatu zuen eta ikasle hauei hiru hilabete luzez eta modu etengabean euskara irakasteaz gain, programaketa jarraitzen eta egoerari aurre egiten lagundu zien. Neba-arreba hauek -Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dago gazteena, Batxilergoan erdikoa eta Batxilergoa amaituta zaharrena- eskolatze normalizatua eraman dute eta integrazioa ere erabatekoa izan da. Beraz, gaur egun, ikasle hauek eredu bihurtu ditugu.

 

Geroztik ikasle berri gehiago joan da eskolatzen, kubatarrak, argentinarrak, sahararrak, espainolak, marokoarrak, Dominikar Errepublikakoak, brasildarrak, nikaraguarrak, errumaniarrak, portugaldarrak… Baina benetako gorakada azken hiruzpalau ikasturteetan eman da. Egoera masibo honek ikastetxe mailako plangintza egitera bultzatu gintuen, non denok inplikatuta egon behar genuen. Horretarako klaustro osoak Amelia Barquín Mondragon Unibertsitateko irakaslearekin kultur artekotasunaren inguruko prestakuntza jaso genuen, eta bertan besteak beste sentsibilizazioa, identitatea, integrazioa eta enpatia landu genituen. Irakasleen balorazioa positiboa izan zen, hausnarketarako beta eta aukera eman baitzizkigun.

 

Ondoren Harrera Plana sortu genuen. Proiektua hiru fase nagusitan bereizten da (orientabideak www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net helbidean aurki daitezke, Hezkuntza berriztatzea, etorkinak atalean):
 
1.- Familien Harrera
2.- Ikasle berriaren egoeraren azterketa
3.- Gela arruntean kokapena eta integratzea


1.- Familien harrera


Familiarekin zuzendaritzak eta orientatzaileak egiten dute lehenengo hurbilketa. Hasierako hartu-emanak oso garrantzitsuak dira, gurasoak eta ikasleak egoera zail baten aurrean aurkitzen direlako, beldurrak dituzte, hezkuntza sistema ezberdinetatik datoz, beste hizkuntza bat (edo gehiago) egiten dute, seme-alabengan itxaropen batzuk dituzte eta eurentzat garrantzitsuena seme-alaben ongizatea da. Gure lehenbiziko helburua hau bermatzea izango da.


Zuzendaritzak eskolako funtzionamenduaren (zerbitzuak, egutegia, ordutegia), hezkuntza sistemaren oinarrien eta eraikuntzaren berri ematen dien bitartean (euskal hezkuntza sistemari buruzko gida dago hizkuntza desberdinetan), orientatzaileak aurretik aipatutako bizi egoera, beldurrak eta itxaropenak landuko ditu. Administrazioak, bestalde, zenbait diru-laguntza lortzeko informazioa helaraziko die.
 
2.- Ikasle berriaren egoeraren azterketa


Bigarren fase honetan ikasle berriaren egoera pertsonala, emozionala eta akademikoa aztertuko dira. Esparru honetan orientatzaileak oinarrizko kontzeptuak baloratzeko (hizkuntza eta matematika) proba batzuk pasako dizkio.


Bestalde, egunez egun umea behatzen eta baloratzen joango da, non txertatuko den erabaki arte. Bitartean, bai orientatzailea eta baita HIPI-a (Hizkuntza Indartzeko Programa Irakaslea) ere elkarlanean arituko dira ikasle berria ondo sentitu dadin eta beldurrak pixkana uxa ditzan, identifikazioa eta segurtasuna lortzeko.

 
Gela arruntean kokatzeko adin kronologikoa errespetatzen saiatzen gara, baina ikaslearen egoeraren baitan hartzen da erabakia.

 
3. -Gela arruntean integrazioa


Behin zein mailatan integratuko den adostu eta gero, maila horretako irakasleekin bildu behar da zein gelatan txertatuko den erabakitzeko. Ondoren, gelako tutorearekin harrera prestatzen da. Pauso honi garrantzi handia ematen diogu, benetako integrazioa talde bateko partaide sentitzean lortzen baita.
 
Elkarlan honetan oinarrizkotzat jotzen ditugu giza harremanak (baloreak: errespetua, enpatia, ondo tratatzea). Hauek oso garrantzitsuak dira haurren eskolatze-egokitzapenean; ikasketetan motibatzeko, kognizioa bezain garrantzitsua baita afektua.
Baina integrazioa ez da lehenbiziko uneetan bakarrik landu behar, egunero-egunero pertsona berriarekin elkarbizitzen eta elkar errespetatzen jakin behar dugu. Hasieran ikasle berriarenganako jakin-minak, nobedadea pizten du besteengan, baina jarrera honek behin-betikoa izan behar du eta ez behin-behinekoa. Horregatik da garrantzitsua integrazioa egunerokotasunean gauzatzea.
 
Jarraian ikasketa plana finkatzen joango gara (curriculum edukiak eta hizkuntza). Plana egunez egun joango gara moldatzen, egokitzen, ikaslearen behar eta erantzunen arabera, hau da, beharrak eta gaitasunak identifikatuz, aurrera egiten al duen baloratuz eta gabeziak antzemanez.
 
Lan honetan tutore eta HIPI-aren arteko elkarlana ezinbestekoa, funtsezkoa da.
Hizkuntzaren ikaskuntza kezkatzen gaituen faktore nagusiena da. Kasu batzuetan ikasle berriek ez dute ez euskara eta ez gaztelaniaren ezagutzarik eta horrek komunikazioa erabat mugatzen du. Egoera honek irakasleengan ezinegon handia sorrarazten du, hizkuntza ezinbesteko tresna delako pertsonen arteko harremanetarako, gizartean integratzeko eta ikaskuntzarako.

Ondorioz, irakasleak amildu egiten gara. Ikasleak euskara lehenbailehen jaso dezan nahi izaten dugu ikasketak ere hizkuntza honetan ahal den azkarren burutzeko. Baina hizkuntzalari eta zientzialari askok, Jim Cummins-ek esaterako, frogatu dute “lagunarteko hizkuntza lortzeko 3 eta 5 urte artean behar izaten direla, eta hizkuntza formala edo akademikoa 7 urteren buruan lortzen dela”. Hortaz, ikasleari denbora eman behar zaio bere garapenean.
 
Konklusioa


Etorkinen eskolatzea oso aberatsa izaten ari da irakaskuntzan inplikatuak gauden eragile guztientzat.

Gainontzeko ikaskideak eta irakasleak beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izaten ari gara eta horrekin batera kultura ezberdinengana genituen hainbat topiko edo estereotipo gainditzen.

Bestalde, aniztasunean elkarbizitzeak sentsibilizazioa, besteen lekuan jartzea eta laguntasuna bezalako baloreak bermatzen ditu. Gaur egun onartuta daukagun fenomenoa da ikasle berrien eskolatzea, eta ikaslea ikastetxera etorri bezain laster martxan jartzen da harrera plana. Uneko erronka nagusia etorkina bere gelan integratzeko plana edo protokoloa sakontzea litzateke, mikro gizarte honetako taldekide senti dadin.

Elisabeth Altolagirre

Urretxu-Zumarraga Ikastolako Heziketa Bereziko eta Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT