Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Filipinak konkistatu zituen zumarragarra

Urretxu eta Zumarraga
2008/09/04
Otamotz

 

Bizitzako azken urteetan egin zuen itsasoraMiguel Lopez Legazpik, eta nabigazio balentriek baino gehiago,Espainiarentzat Filipinak konkistatzeak egin zuen ezagun.

 

Filipinak konkistatu zituen zumarragarra

 

Entziklopedia edo hiztegietara jo eta Miguel Lopez Legazpiri buruzko informazioari erreparatuz gero, konkistatzaile, kolonizatzaile, administratzaile edo fundatzailehitzak azaltzen dira 1500. urte inguruan jaio zen zumarragar honenbiografiaren lehenengo lerroetan. Nabigatzaile edo itsasgizon ereagertzen da guztietan, baina bigarren mailan. Izan ere, Legazpik itsasbidaia luzeak eta arriskutsuak egin zituen; mendeetan sona eta entzuteaizan duen espedizio baten buru izan zen; artean europarrik ibili gabekoitsaso galdu, uharte urrun eta herri zaharrekin tratua izan zuen;hortaz, bere bizitzako azken urteetan, Legazpi itsasgizona izan zen.Nolanahi ere, nabigatzaile, marinel, kartografo edo lemazain lanetan ezzen aritu, eta batez ere, buruzagi militar, antolatzaile, agindu emaileeta Espainiako erregearen zerbitzari esanekoa izan zen. Elkano etaUrdanetarekin batera, orduko eta ondorengo mendeetako itsasnabigazioan, merkataritzan eta inperioen interesetan eragin zuzena izanzuen hirugarren euskalduna.

 

Miguel Lopez Legazpi Gurrutxategi 1500. eta 1505. urte bitartean jaio zen Zumarragako Jauregi etxean (Gipuzkoa), kapare edo aitoren leinutitulua zuen noblezia gipuzkoarreko sendi batean. ElviraGurrutxategiren semea, haren aitak Italian eta Nafarroan borroka eginzuen Gaztelako erregearen alde. Zuzenbide ikasketak egin etaZumarragako Udaleko zinegotzi izan zen 1526an. Areriako alkateareneskribau izendatu zuten hurrengo urtean. Artean, Gipuzkoako hirualkatetza nagusietako bat zen Areria, eta besteak beste, Lazkao,Olaberria, Itsaso, Arriaran, Zumarraga eta Gabiri biltzen zituen.

 

Legazpik urtebete baino ez zuen egin kargu horretan, 1528anEspainia Berrirako (gaur egungo Mexiko) bidea hartu baitzuen. Han,Isabel Garcesekin ezkondu zen eta bederatzi seme-alaba hazi zituzten.Mexikon egin zituen 36 urteetan ondasun itzelak bildu zituen, eta karguugari bete: 1528 eta 1551 bitartean, Monetaren Etxeko arduradun izanzen; 1551n, Espainia Berriko eskribau nagusi, eta 1559an, Mexiko hirikoalkate nagusi bilakatu zen. Legazpiren etxea Mexiko hiriko nagusietakoazen, eta hara usu joaten ziren Europatik Amerikara lurralde berrianaberastasun bila joandako lagun europarrak.

 

Itsasoratze berantiarra

 

Lopez Legazpik bizimodu lasaia eraman zuen Mexikon, etaalargundu arte ez zuen itsasoratzeko ez deirik ez gogorik izan. 1559anhasi ziren ernaltzen Legazpi pertsonaia historiko bihurtzekobaldintzak. Ia 40 urte lehenago, Magallanesek eta Elkanok munduariitzulia eman zioten espedizioan (1519-1522) Filipinak uharteekin topoegin zuten. Tordesillasko Itunaren arabera, Filipinak portugaldarreneskuetan zeuden, eta Espainiako errege Filipe II.ak, eginahalaguztietan, bere menpean nahi zituen Filipinak, Asiarekin merkataritzaharremanak sendotzeko asmoetan Espainiarentzat estrategikoak baitziren.

 

Hala, 1559an, Mexiko eta Moluka uharteen arteko bidea arakatueta Filipinetatik Amerikara itzulerako bidea aurkitzeko, Filipe II.akespedizio bat agindu zuen. Horretarako, gutun bana bidali zien EspainiaBerriko erregeorde Luis Velascori eta ordurako Mexikon bizi zen AndresUrdaneta ordiziarrari. Urdanetari ez zion grazia handirik eginproposamenak, eta Velascok jakinarazi behar izan zion erregeak berakbaimena ematen ziola nahi zuen pertsona izendatzeko espedizioarenburuzagi militar gorena. Urdanetak ez zuen zalantzarik izan, eta beresenide Legazpirengana joan zen bidaiaren agintari izan zedilaproposatuz. Erregeari zuzendutako gutunean hala definitzen zuenUrdanetak Legazpi: «…alargundua, 50 urte baino gehiago ditu, ‘aitorenseme’ ezaguna, leiala, abila, ohitura eta portaera onen zaintzailea,oso juizio onekoa eta naturala, burutsua, lasaia eta berorrenzerbitzurako agindu zaizkion auziei beti oso egoki erantzun diena.Jainkoarren espero dut, onartua izan dadila bidaiaren buruzagiizateko…».

 

Asko kosta zitzaion Legazpiri proposamena onartzea, bereadinagatik, eta itsasoko bizimoduaren gogortasunagatik. Onartu eginzuen, ordea. Baiezkoa eman zuen une beretik, gainera, dirua aurreratzenhasi zen armak, jakiak, munizioak eta tamaina horretako espedizioaantolatzeko hornigai guztiak erosteko. Etxea ere saldu zuen, betiereerregeak gastu guztiak ordainduko zizkiola agindu eta gero. Sekula ezzituen kobratu bidaiaren antolaketan egindako zorrak, eta Legazpi hilondoren ere, haren ahaideek dirua eskatu zioten erregeari.

 

1564an Legazpi espedizio itzel haren buru egin zuten, Urdanetakeskatuta, eta erregea «konkistatzen zituen lurralde guztietakoalmirante, jeneral eta gobernadore» izendatu zuen. Urte hartakoazaroaren 21ean atera zen Jaliscoko Navidad portutik bost ontzi eta 350gizon baino gehiago zituen espedizioa, bi egun lehenago banderak etazutoihalak bedeinkatu ondoren. 500 tonako pisua zuen San Pedro izenekoa zen espedizioko ontzi nagusia, eta bertan Legazpi eta Urdaneta zihoazen. 400 tonako San Pablo ontzia zen beste itsasontzi garrantzitsua. Biak portugal erako nao-ak ziren. Galeoi batek eta bi patatxek osatzen zuten bost ontziko flota.

 

Zumarragar eta ordiziarraz gain, bidaia hartan euskaldun ugarikparte hartu zuen, eta haietako gehienek kargu garrantzitsuak zituzteneskifaiaren antolaketan. Han ziren, besteak beste, Martin Ibarramaisua, Andres Mirandaola, Felipe Salzedo, Martin Goiti kapitaina,Andres Ibarra alfereza, Andres Agirre eta Martin Rada abadeak,Labezarri, Juan Lazkano idazkaria, Francisco Astigarribia kontramaisua,Amador Arriaga pilotua, Juan Agirre, Pedro Arana eta Alberto Orozko etaabar.

 

Filipinetako konkista

 

Lurrik ikusi gabe Ozeano Pazifikoan 93 egun eman eta gero, espedizioa Mariana uharteetara iritsi zen, Lapurren uhartegisa ezaguna. Legazpik orduan zazpi urte iraun zuen konkistan ohikoabihurtu zen agindua eman zion eskifaiari. «Armadako inor ez dadilalurreratu nire baimenik gabe, eta lurreratzen denak indarrik ez dezalaerabili; ez sortu ustekaberik eta ezer ez harrapatu. Ezin daabelbururik eta sororik ukitu, ez eta zuhaitzetatik ezer hartu edomoztu. Ezingo da bertakoei jatekorik eman eta haiekin inolako traturikegin, hori egiteko lizentzia ofizialek bakarrik izango dutelarik…».

 

Marianak utzi eta hamar eguneko itsasaldiaren ondoren, Sartaldeko uharteetarairitsi ziren, Filipinetara. Hain zuzen ere, Samar izeneko portuanlehorreratu ziren. Handik Leite, Carvayan eta bestelako herrixkatxikietan pixkanaka ezarpenak altxatuz, uhartedi guztian hedatu zirenLegazpiren gizonak. Mindanao eta Sulu uharteak, baina, ezin izanzituzten bere egin. Historialari espainiarren arabera, janari eskasiaizan zen horrenbeste lekutan geratzearen arrazoietako bat eta nahikomodu azkarrean hedatu ziren uhartedian barrena. Hango herri asko,gainera, beraien arteko borroketan murgildurik zebiltzan, eta Legazpikegoera hori baliatzen jakin zuen espedizioaren interesen onuran.Mesedeak, opariak, dohainak eta abantailak eskainiz zumarragarraksarritan irabazi zuen indigenen faborea. Esaterako, Bohol uhartekoSikatuna nagusiarekin odolezko ituna sinatu zuen.

 

Dena ez zen samurra izan, ordea, konkistatzaileentzat. Aurrekourteetan portugaldarrek eta txinatarrek buruturiko gehiegikeriak zirelaeta, hainbat lekutan oso gogo txarrez hartuak izan ziren espainiarrenontziak, eta ezpata zorrotik askotan atera zuten. Adibidez, Cebun.1565eko negua han igarotzea pentsatu zuen Legazpik, eta hangobiztanleek ondasun eta janariengatik dirua ez onartzea erabakitzenbazuten, gerra egitea zilegitzat jo zuten konkistatzaileek. Cebuuhartean izan zituzten arazorik handienak, batez ere, Rajah Tupasburuzagiak 2.500 gizon bidali zituenean espainiarren aurkaborrokatzera. Betiere historialari espainiarren arabera, ezarpenmilitar sendoa altxatu behar izan zuen espedizioak, eta hainbatborrokaren ostean, bakea hitzartu zuten Legazpik eta Tupasek. Egoeralasai hartan, Legazpi Cebun geratu zen espainiarren aginteamantentzeko. Urdanetak, Amerikarako itzulerako bideari ekin zion.

 

Behin Cebu kontrolpean hartuta, Espainiako armadak 2.100soldadu bidali zituen hara, aldi berean, itsasbidea egonkortuz. Han,eraikin militar sendoa eraiki zuten, eta handik konkistatzeko geratzenzen Filipinetako lurralde zatia menperatzeari ekin zioten. LegazpiCebuko administratzaile moduan geratu zen, eta ondoko herrialdeekinkomertzioa indartzen saiatu zen, batez ere, Txinarekin; hori bai,sekula Filipinen konkista osoari begirik kendu gabe. Hitza eta armaktartekatuz pixkanaka hartu zituzten Panay, Masbate, Mindoro eta Luzon,non tagaloen erresistentzia gogorrarekin topatu ziren.

 

Mayniladen aberastasuna

 

Maynilad (gaur egungo Manila) izeneko portuaren aberastasunakLegazpiren arreta piztu zuen 1568an, eta hura konkistatzera bidalizituen hirurehun gizon, Martin Goiti eta Juan Salzedo ilobarenagindupean. Maynilad gune musulmandarra zen, Luzon iparraldean zegoenaeta komertziora emana zegoena. Pirata txinatarrekin hainbat batailaizan ondoren heldu ziren Mayniladera Goiti eta Salzedo, eta portuarenhanditasunarekin harrituta geratu ziren. Hango biztanleekin bi borrokahandi egin zituzten, eta militarki garaitu ondoren, espainiarrekMayniladen kontrola hartu zuten. 1571n entregatu zion Rajah Mtandakhiria Legazpiri.

 

Maynilad Filipinetako artxipelagoko eta Espainiako erreinuarenekialde urruneko domeinuen hiriburu izendatu eta gero, hantxe geratuzen Miguel Lopez Legazpi. Urtebetera hil zen apoplexia eraso batekjota, oso egoera ekonomiko eskasean.


Filipinetako galeoiak

 

250 urteetan askotariko espezieak eta bitxiak garraiatu zirenPazifikoko uharteetatik Amerikara. Espainiarrek Filipinak konkistatueta ondorengo 250 urteetan, Ozeano Pazifikoa espeziez, harribitxiz etamota guztietako ondasunez beteta zeharkatu zuten itsasontziei deitzenzaie galeoi. Andres Urdanetak zabaldu zuen itsasbidetik egiten zutenetorrerakoa galeoiek, eta bi mila tonako zama ere garraiatu izan zuten.Ontziek hiru eta zazpi hilabete bitarteko denbora behar izaten zutenManila eta Acapulco arteko bidea egiteko, eta barruan Ekialde Urrunekoeta Asia hego-ekialdeko produktuak pilatzen ziren: oihalak, marfila,portzelana, errubiak, zeramika, espezieak, produktu aromatikoak,zilarra eta abar.

 

Acapulcora heltzean azoka ospetsua egiten zen, eta bertanEspainia Berriko eta Peruko erregeordetzako merkatari gehienak biltzenziren. Hainbat astetan ikaragarrizko jarduera ekonomikoa izaten zen,dirutza handiak eskualdatzen ziren, eta merkantzia asko erosten ziren.Haietako gehienak mendian barrena eta astoz Mexiko hirira garraiatzenziren, eta handik, Veracruzko portura bidali ondoren, Europara bideanjartzen ziren.

 

Informazio gehiago:

 

  • Berriako erreportajea
  • Gaur 436 urte hil zen Miguel Lopez de Legazpi
  • Mendeurren bakarra, bi teoria (091. alea)
  • Lopez Legazpiren abenturak eta desbenturak (093. alea)
  • Wikipedian
  • Harluxet hiztegi entziklopedikoan (Legazpi izena jarrita bilatzailean)
  • Zumarragako Udaleko webgunetik

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT