Arratsaldeko 15:30ean puntuan hasi zen Goierriko Txirrindulari Itzuliaren 27. ekitaldia Zumarragako plazan. Mikel Serrano alkateak zinta moztu, ohorezko aurreskua egin, eta tropel handia (164 txirrindulari irten ziren) Legazpirantz abiatu zen. Batere zailtasunik gabeko 75 kilometro aidean egin ondoren, Mandubiako maldetan hasi zen Ferrari lehen kolpeak ematen.
Zumarragako marraren bila, Eitzagan joan da aurrera uruguaiarra, eta han bai, arerioak atzean utzi eta gaurko etapan balio handia izan dezaketen segundoak urratu zituen. Tropeleko inork ezin izan zuen Eitzagan gora Ferrariren kemena berdindu.
- Goierriko 27. Itzulia hasiko da eguerdian. (Otamotz.com)
- Fabrizio Ferrari uruguaiarrak Itzulia irabazteko hautagaitza aurkeztu du. (Goierriko Hitza)