Bertso eskolako kideek pozik hartu duteUrretxuko jaietako pregoia esateko gonbitea, nahiz eta hasieranharridura ere eragin zien. Izan ere, Urretxuko jaietan pregoiaematearen ohitura berri samarra da. Urtero, horretan hasi zirenetik,herriaren alde lan egin edo herrian esan nahi berezia duten pertsona(edo taldeak aurtengo kasuan bezala) aukeratu ditu zereginhorretarako festa batzordeak.
Santanastasiak bertsoz blai
Pregoia esateaz gainera, jaienegitarauaren baitan hainbat ekintzatan hartuko dute parte bertso eskolako kideek.
- Irailak 20, larunbata: txistularien kontzertuan parte hartuko dute.
- Irailak 21, igandea; Euskal Jai eguna:
Goizean kupelaren inguruko bertso saioa.
Gauean 23:30ean kandela piztea. Biak ere Gernikako Arbola plazan.
Bertso Eskola
80ko hamarkadaren amaieran sortu zen bertso eskola Zumarraga eta Urretxun. Bai eskola bezala egituratutabehintzat, aurretik horren antzekoa izan zitekeen talde bat ibiliazen arren. Ordutik urte asko pasatu dira, baina Bertso Eskolakoarduradunek diotenez, inoiz baino sasoi hobea du egun eskolak.
40 kide dabiltza gaur egun 2 taldetanbanatuta. 25 gaztetxoen taldean eta 15 helduenean. Astean behinelkartzen dira Urretxuko kultur etxean baina gainera beste hainbatekintza ere antolatzen dituzte urte guztian zehar. Horietanaipagarriena Martxoan Bertsoa den arren, irteerak, bertso afariakedota bertso tramak ere antolatzen dituzte.
- Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak irakurriko du santanastasietako pregoia. (Otamotz.com)
- Bertso Eskolak egindako lana sarituko du aurtengo jaietako pregoiak. (Goierriko Hitza)
Denboraldi bikaina egiten ari dira bertso eskolako kideak. Horren jarraipena egin du otamotz.eus-ek:
- Maialen Akizu Euskal Herriko txapeldun.
- Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketako finalean.
- Bertso eskolakoak ETBko Posdata saioan.
- Maialen Akizu Gipuzkoako ordezkari Euskal Herrikoan.
- Urretxu Zumarraga Gipuzkoako eskolarteko XVIII. bertsolari gaztetxoen txapelketan.
- Azken urteetako loraldia inoiz baino biziago.
- Urretxu Zumarragako bertso eskolaren bloga bisitatu.