Ikusi gaurko egitaraua:
Santanastasiak 2008, irailak 22,astelehena: KOADRILEN EGUNA
-
11:00.- Gernikako Arbola plazan, denontzako ZEZENTXOAK. Gazte eta ez hain gazteen ausardia probatzeko aukera bikaina. Bertan “IRAUNKORRAK” txarangakoak arituko dira ikuskizuna girotzen.
-
12:00 – 14:00.- Domingo de Mendiaratz plazan, HAUR ETA GAZTETXOEN GUNEAN HAURRENTZAKO PARKEA: Txu-txu trena, altxorraren uhartea, peloten etxea eta puzgarriak. Eta berritasuna! MOTO LASTERKETA EROA! (kaskoa eramatea gomendatzen dugu…..).
Ondoren, “IRAUNKORRAK” TXARANGAren eta koadrilen musika alaiaz lagundurik, HERRI KALEJIRA.
-
14:30.- HERRI BAZKARIA Abenidan.
-
17:00 – 20:00.- .- Domingo de Mendiaratz plazan, HAUR ETA GAZTETXOEN GUNEAN, HAURRENTZAKO PARKEA: Txu-txu trena, altxorraren uhartea, peloten etxea eta puzgarriak.
-
17:00.- Bazkarian erabilitako mahaiak jasoko dira.
-
18:00.- Gernikako Arbola Plazan HERRI KIROLAK KOADRILEN ARTEAN. “IRAUNKORRAK” TXARANGA kaleak girotzen ibiliko da.
-
19:00.- BATUKADA kaleetan zehar.
-
20:00.- URRETXUKO “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERREKO BANDAREN eskutik, DANTZALDIA Gernikako Arbola plazan. Bertan betiko doinuez goza ahal izango dugu giro alaiean.
-
21:00.- KANTU AFARIA Abenidan. Adin guztietako jendea elkartuta, ogitarteko goxoak janaz, lehengo eta oraingo euskal abestiak abesteko aukera aparta: “Boga-boga”, “Maite zaitut”, “Sarri-sarri”, “Iñaki, ze urrun dago Kamerun” … eta beste hainbat: Pantxoa eta Pellorenak, Xabier Leterenak, Oskorrirenak, Zaramarenak… Betiko parranda-kantu ezagunak ere abestuko ditugu, eta hori guztia herriko zenbait musikariren laguntzaz, giro jatorrean. Aurten gainera gonbidatu berezia izango dugu gure artean: TXOMIN ARTOLA abeslaria eta bere kantu ezagunak berarekin abesteko aukera izango dugu: “Txuriko”, “Brodatzen ari nintzen”, “Goizeko euri artean”…. Festari amaiera emateko modu ezinhobea!
Eta honekin bukatuko dira aurtengo santanastasiak. Ondo pasa!