![](https://www.otamotz.eus/site/files/2008/09/2008-9-22_kantu_afaria_06.jpg)
Jende asko elkartu zen atzo gaueko 9ak aldera 2008ko santanastasiei agur egiteko. Banatutako 400 aulkiak eskas suertatu ziren han bildutako jendearentzat, aurrera begira berriro ere karpan egitea suertatuz gero (eguraldiaren beldur izan baikinen), 200ren bat gehiago beharko dira. Zutik egondako jendearen nekea alde batera utziaz, ekitaldia ederra suertatu zen, izan ere urtez urte gora doan gure musikarion kalitateari, Txomin Artola eta Oihane Toledoren ahots gozoei, jendearen kantatu nahia lotuz gero, emaitza ona seguru. Datorren urte arte!