Salaketa jarri duenpertsonak adierazi duenez, Pello Gonzalezek kode penaleko 197 eta 198artikuluak urratu ditu, Irungo Ogasunean ustez egon direnirregulartasunak aztertzeko aurrera eramaten ari den ikerketafiskalaren zenbait datu publiko egiteagatik. Zerga arau foralekdiotenaren arabera, informazio hori sekretupean gorde beharrekoa da.
Kereila honetan jasotzendenaren arabera, gertakaria irailaren 5ean gauzatu zen. Egun horretanGipuzkoako Batzar Orokorretako komisioaren aurrean lekutu zenGonzalez, Irungo Ogasuneko auziaren gainean bere testigantza emateko.Azken urtean Bravorekin harremana zuten pertsona eta enpreseiikuskaritza fiskal bat egin zaie. Salaketak dioenez, hauekogasunarekin duten harremana argitzerako orduan oztopoak baino ezdituztela jarri adierazi zuen Gonzalezek medioen aurrean.
Ikuskaritza fiskal hau eginzaion pertsona batek jarri zuen salaketa pasa den ostiraleanDonostiako epaitegian.
Azalpenak
Ogasun eta Finantzadepartamentuko ordezkari batek jakitera eman duenez, kereilarennondik norako guztiak eskuan izan arte Gonzalezek ez du gaiareninguruko azalpenik emango. Gonzalezengan konfiantza guztia dutelajakitera eman dute iturri berdinek, eta euren iritziz ez dela inoizlegea urratu gaineratu dute.
Gaiaren inguruan datu gehiago dituzue Noticias de Gipuzkoan. (Gaztelaniaz)