Berrabiako sakana ezagutzeko aukeraezin hobea da Ostadar Mendi Taldeak antolatutako ibilbidea. Sakan hauerkametzez, pagoz, haritzez eta artez estalitako bi hormen artekoebaki handia da eta sakonaren erditik zeharkatzen duen zidorederretik oinez igotzea da antolatzaileen asmoa.
Hortik Santa Luzia ermitara bisitaegingo da eta baita, Perriain/Aldako Gurutzea (1.120 m), Txintxularri(1.123 m) eta Somo Redondo (1.079 m) gainak bisitatu ere. Gain hauekinguruko mendien bista ezin hobeak eskaintzen dituzte.
Azkenik, Done Bikendi Harana herrirajaitsi eta muinotxo batera igo eta gero Istorako sakana ikustekoaukera izango da. Paraje ikusgarria da, oinez bertaratzeko aukerarikematen ez duena eta Berrabiako Sakanarekin batera, Arabako geografianzabaltzen diren sakan basatienen artean aurkitzen dena.
Zailtasunik gabeko ibilbidea daantolatzaileek esaten dutenez, lau ordu eta erdian burutu daitekeena.Irteera igandean bertan izango da, Zumarragako Parrokiatik goizeko7:30ean.
Izen ematea
- Izena Ostadar Mendi Taldeak Zelai Arizti kultur etxean duen bulegoan eman daiteke gaur, ostegunean eta ostiralean arratsaldeko zortzietatik bederatzietara.
- Telefonoz deituta: 943 723385 zenbakian edota
- E-mail bat bidalita: ostadar@ostadar.org helbide elektronikora.
Informazio gehiago www.ostadar.org weborrian.
Datuak
- Ibilbidea: Urbisu – Berrabiako Sakana – Perriain/Aldako Gurutzea (1.120 m) – Txintxularri (1.123 m) – Somo Redondo (1.079 m) – Done Bikendi Harana.
- Irteera eguna: urriak 19 (igandea).
- Irteera ordua: goizeko 7:30ean.
- Iraupena: 4 ordu eta erdi
- Tokia: Zumarragako eliza.