Urretxuko Udalak euren borondateaherritarren aisialdia eta atseden eskubideak ahalik eta ondoenuztartzea dela jakitera eman du. Horretarako herriko ostalaritzaestablezimenduen ordutegiak eta zarata-maila zaintzeko konpromisoahartu zuen bere garaian. Bide batez, herriko jai-giroa mantentzearenaldeko apustua ere egin duela gogorazi dute Udaletik.
Zigorra
Arau horiek ez betetzeagatikzigor-espedientea ireki zitzaion Avenida tabernako arduradunari.Behin espedientea ebatzi eta gero hartu du taberna hilabetez itxitaedukitzeko erabakia Urretxuko Udalak. Urretxuko beste taberna bat ereoharra jasota dago, baina Udalak ez du oraindik erabakirik hartu,alegazioak aurkezteko garaian dagoelako. Alegaziorik aurkeztukobalitz, hauek aztertu ondoren emango du azken ebazpena.
Goierriko Hitzan albistearen gaineko xehetasun gehiago aurkituko duzu.