Asteburu mikologikoaren helburunagusiena, herritarren zaletasuna bultzatzea da. Bide batez baitaperretxiko jangarriak eta pozoitsuak direnak bereitzen erakustea ere.Horretarako Aranzadi Zientzia Elkarteak bere gomendioak emango ditu.
Perretxiko bila
Larunbatean izango da asteburumikologiko honetako lehenengo ekimena. Goizean goiz elkartzen direnherritarrak mendira joan eta ahalik eta perretxiko gehien bildubeharko dituzte. Ondoren, eta eguerdiko 14:00ak baino lehen, Lizeoazpiko lokalera eraman beharko dira bildutakoak. Gerturatzen direnguztiei salda, pintxoa eta ardo bat eskeiniko diete antolatzaileek.
Arratsaldeko 16:00etan bildutako aleguztiak sailkatuko dituzte.
Erakusketa
Larunbatean bildu eta sailkatutakoperretxiko guztiekin erakusketa egingo dute igandean. Goizeko11:00etatik aurrera Areizaga-Kalebarren plazan. Erakusketaz gain,mahai didkatiko bat egokituko dute espezieak ezberdintzeko saiopraktiko bat egiteko aukera emanez. Bertara gerturatzen direnengalderak erantzuteko, Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologia sailekoordezkariak gonbidatu dituzte beste behin.
13:00etatik aurrera bildutakoperretxikoak dastatzeko aukera izango da. Gainera, Kabia jatetxearen eskutik perretxikoekin egindako platerak ere izango dira ikusgai.
Perretxiko bilatzaileak nonahi azken hilabeteotan. (Otamotz herri aldizkaria, 62.alea)