Aspaldidanik ezkontza batek ez zuenhalako ikusmira sortu herrian. Inondik inora ezkontza berezia izanda hau. Ijito ezkontza bat. Bi eguneko iraupena izan zuenaostiraletik larunbatera. Protagonistak Juan Dual eta Samara Dual,senar-emazteak eta lehengusuak.
Hamabost eta hemezortzi. Horiek dirasenar-emazteen adinak. Lehengusuak dira eta orain hiru urte eurenfamilien ekimenez sortu zen bikotea. Gutxi iraun zuen orduan, YolandaHernandez, mutil-lagunaren amak dioenez harremanak ez zuen aurreraegin. Hiru urte beranduago ordea, elkar maitemindu eta gazteak izanarren, ezkontzeko erabakia hartu dute biek ala biek.
14 urte daramatza Dual familiakUrretxun. Ezkontza egunean Zumarraga eta Urretxuko ijito-familiaguztiak ez ezik, Madril, A Coruña edota Santaderrekosenitartekoak ere gerturatu ziren ezkontzara. Baita ijitoak ezdiren lagunak ere.
Limousina zurian egin zuten ezkongaiekEzkio-Itsasoko Labekoa jatetxerainoko bidea. Bertan, egin zutenemaztegaiaren “garbitasunaren” froga. Ondoren azken honen aitarenaurrean (apaiz ebanjelista da) eraztun trukaketa egin zuten. Ezteibanketearen ondoren ospakizuna goizeko ordu txikietara arte luzatuzen.
Biharamunean, Dual familiak ZumarragakoOlaarte baserriaren inguruan alokatuta dituen lur-sailetan tradiziokosardina janarekin eman zioten amaiera bi egun iraun zuen ezkontzari.
- ETB2ko Objetivo Euskadi saioak ezkontza grabatu zuen. Urriaren 30ean, osteguna, emitituko dute grabatutakoa.